Hildakoa

Pirinioetan galdutako gizonaren gorpua aurkitu dute

Gavarnieko inguruak. IBAN GONZALEZ
2019ko uztailaren 5a
16:31
Entzun

Larunbatetik Pirinioetan galduta zegoen Santurtziko (Bizkaia) bizilagunaren gorpua aurkitu dute Frantziako CRSko poliziek. Gavarnieko (Okzitania) CRSeko buruak Efe berri agentziari azaldu dionez, mendizale batzuek aurkitu dute gorpua ostiral honetan, 17:30k aldera. Gizonak 46 urte zituen, eta Rafa CastaƱos zuen izena.

Fruitierren ikusi zuten azkenengoz larunbatean, eta astelehean zen etxera itzultzekoa. Larunbateko gaua Estomgo aterpetxean pasatzeko asmoa omen zuen, 1.804 metroko garaieran. Bakarrik egin behar zuen ibilbidea.

Gavarnieko CRSko segurtasun konpainia helikopteroz eta oinez aritu da mendizale bizkaitarraren bila, eta norbanakoen eta adituen laguntza jaso du. Mendizaleak egin zitzakeen ibilbideak aztertu eta arakatu dituzte. Familiak asteazkenean salatu zuen Frantziak bilaketa lanetan ari zirenen pertsonen kopurua murriztea erabaki zuela, eta elkarretaratze batera deitu zuen Santurtizko Kabeizes auzoan.

Ostegunean, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko jarduneko Barne ministroa Frantziako Barne ministro Christophe Castanerrekin bildu zen Hendaian (Lapurdi). Frantziako erreskate taldeak Pirinioetan desagertutako mendizalearen bila zebiltzala artean ere, eta ez zutela baliabiderik murriztuko ziurtatu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.