Iran

Akordio nuklearra progresiboki utziko duela iragarri du Iranek

Uranioa %20raino aberasten hasiko dela jakinarazi du Teheranek. Nazioartearekin adostutako akordioa uzten hasteko lehen pausoa litzateke.

Hassan Rohani, Irango presidentea. /
Hassan Rohani, Irango presidentea. / EFE

Arantxa Elizegi Egilegor -

2019ko uztailak 7

Ez du kolpetik etengo AEBak, Txina, Erresuma Batua, Alemania eta Frantziarekin 2015ean hitzartutako akordio nuklearra. Baina ez du hura betetzen jarraituko. Teheranek iragarri du 60 egunean behin hartuko diuela akordioa gainditzen duen neurri bat, hura erabat alde batera utzi arte. Uranioa %3,6tik gora aberasten hastea izan da horietatik lehena. 

Irango Atzerri Ministerioak azaldu duenez, gutun bat helerazi diote EBri jakinaraziz eurekiko konpromisoa murriztu egin dutela, eta gauza bera egingo dute 60 egunean behin. AEBen mehatxuen aurrean herrialdea ez babestea egozten dio Teheranek Bruselari. "Akordio honi eutsi nahi diogu, baina horretarako alde guztiek bete behar dituzte beren eginbeharrak. Diplomaziaren ateak zabalik daude, baina ekimen berriak behar ditugu", adierazi du Abbas Araghtxi bozeramaileak. 

Iranek uztail hasieran gainditu zuen 2015eko akordio nuklearrean finkaturiko uranio aberastuaren biltegiratze muga, eta jakinarazi zuen gaurtik aurrera uranioa %20raino aberasten hasiko zela. Aurretik, ekainaren amaieran Irango negoziazio taldearekin bildu ziren akordioaren Europako sinatzaileak akordioa errespetatzen jarrai zezan konbentzitzeko.

AEBak izan ziren akordio nuklearra bertan behera uzten lehenak. Donald Trump presidenteak hartu zuen Iranen aurkako zigorrak indarrean jartzeko erabakia. Geroztik tentsioak gora egin du, batez ere, Ormuzeko itsasartean izandako enfrentamenduen ostean. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna