Prozesioa

Maiak kontrako oihuak entzun behar izan ditu prozesioan

"UPN kanpora" eta "faxista" oihukatu diote Iruñeko alkateari Curia kalean. Tarte batzuetan, Foruzaingoaren babesa behar izan du UPNko buruak. 

jarraia168596.jpg
2019ko uztailaren 7a
08:55
Entzun

Pamplonesa musika bandaren musikarekin eta kilikien alaitasunarekin lagunduta, Alde Zaharreko kaleetatik barrena ibili dute santuaren irudia. Aurrez goizeko hamarretarako puntuan joan da Enrique Maia alkatea katedralerantz. San Lorenzo eliza aldera abiatu dira, kilikiez eta erraldoiez lagunduta . 

Prozesioak tradizio luzea du. Jatorria XII. mendean dago; XVI. mende inguruan, berriz, garai hartako elementu herrikoiak harturik eta jendea harritzeko asmoz, prozesio moduan integratu zuten hasierako tradizio hura.

Jende ugari gerturau da santuaren irudia gertutik ikustera, eta kale nagusian larrosa petaloak ere bota dizkiote. Jarraian San Lorenzo elizara itzuli deta eta han Iruñeko artzapezpikuak eman du meza. Iaz ez bezala, mezetara joan da aurten Iruñeko alkatea. 

Maiarentzat, ordea, ez da guztia atsegina izan. Curia kalean bildutako hainbat herritarrek alkatearen aurka egin dute eta "UPN kanpora", "faxistak" eta antzekoak oihukatu dizkiote. Foruzainen babesean atera ere behar izan du tarte batzuetan. Iruñeko alkateak, ordea, ez du atzera egin eta "betikoen jarrera intrantsigentearen aurrean" ez dutela amore emango ohartarazi du. 

Bezperan udaletxeko balkoian gertatutakoaz galdetuta, berriz, esan du Joseba Asiron eta EH Bildu direla jarrera aldatu behar dutenak, ez beraiek. "Guk normaltasunez jokatzen dugu. Jaiak defendatzen ditugu eta Ikurren Legea bete dadin egiten dugu lan, gure tradizioek betirako iraun dezaten".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.