Udaltzainek entzierroan izandako jarrera salatu dute

Astearteko entzierroa oraindik amaitu ez zela, Udaltzaingoak hiru korrikalari identifikatu zituen txupinazoan ateratako ikurrinarekin lotuta.

2019ko uztailaren 10a
07:23
Entzun

Agerraldia egin du gaur goizean korrikalari talde batek atzoko entzierroan udaltzainek izandako jarrera salatzeko. Irakurritako komunikatuaren arabera, astearteko 07:30ak inguruan zibil jantzitako polizia bat ikusi zuten San Domingo kalean telefonoa eskuetan, norbaiten bila. Hala ere, korrikalariak ukuiluak dauden ingurura joan ziren.

Abestiak amaitu eta suziria bota ostean, zezenak eta joaldunak pasatu berriak zirela baina oraindik plazara iritsi gabe, foruzainek gazteetako bat atzeman zuten, joan den larunbatean txupinazoan ikurrina ateratzearekin zerikusia zuelakoan. "Bi pertsona atxilotu zituzten —gero aske utzi zituzten—, eta beste bat jo zuten. Hori izan zen operazioaren emaitza", salatu dute korrikalariek.

Taldeak argi utzi du atxiloketak egiteko unea eta moduak ez direla egokiak izan, eta hortik datorrela salaketa. "Eskatzen dugu lagun batengatik interesa agertze hutsagatik jarritako salaketa erretira dezatela, eta espero dugu erasoa jasan zuen gaztea laster sendatuko dela.

Udaltzaingoak atzemandako bi gazteak aske daude, baina 600 eta 150 euro arteko isunak ordaindu beharko dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.