Klima larrialdia

Macronen argazkia kendu du Bizik Bardozeko herriko etxetik

Euskal Herriko herriko etxeetatik erretiratzen duten hamargarren argazkia da. Frantziako Gobernua klima larrialdiaren kontrako Parisko Akordioa urratzen ari dela salatu dute ekintza horren bidez.

Bizi mugimenduko kide bat, Emmanuel Macron Frantziako presidentearen erretratu bat kentzen, Bardozeko herriko etxean. BIZI, @BIZIMUGI
2019ko uztailaren 11
14:58
Entzun

"COP21eko helburuetatik deslotzen ari da, guk bere potreta deslotzen dugu". Hala azaldu du Bizi mugimenduak Bardozeko (Lapurdi) ekintza. Herriko etxetik kendu dute Emmanuel Macron Frantziako presidentearen argazkia. Euskal Herrian kendu duten hamargarrena da. Uztaritzen eta Miarritzen (Lapurdi) erretiratu zituzten lehenik; Maulen eta Donibane Garazin ondoren; eta Senpere, Arrangoitze, Bidarte, Donibane Lohizune eta Getariko (Lapurdi) herriko etxeetako argazkiak kendu zituzten hurrengo.

Frantziako Estatuan, dagoeneko presidentearen 106 argazki kendu dituzte erakundeetatik. Eragile ekologistek 125 bildu nahi dituzte G7koen goi bilerarako.

Macronen argazkiak herriko etxeetatik kentzeagatik, Bizi mugimenduko zazpi kide atxilotu zituzten, joan den maiatzaren 28an. Aurretik, apirilaren 9an, bost kidek Baionako polizia etxera deitu zituzten deklaratzera. Taldean eginiko lapurreta leporatu zieten.

Macronen erretratuak herriko etxeetatik kentzeko ekintzarekin, gobernuaren "erantzunik eza" salatu du Bizik. Haren iritziz, Macron ez da neurri nahikorik hartzen ari klima larrialdiaren aurrean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.