Txirrindularitza

Theuns garaile, eta Ciccone lider

Flandriarrak irabazi du Tourreko lehen mendi etapa. Faborito gehienen artean alde txikiak egon dira, eta Bardet eta Nibali izan dira atzean gelditu diren bakarrak.

Yoan Valat / EFE. DYLAN THEUNS BESOAK ZABALIK LA PLANCHE DES BELLES FILLES.
Imanol Magro Eizmendi.
2019ko uztailaren 11
18:15
Entzun

Dylan Theunsek (Bahrain) irabazi du Frantziako Tourreko lehen mendi etapa La Planche des Belles Fillesen. Buruz buruko esprint agonikoa irabazi dio Giulio Cicconeri (Trek) %24ko pendizdun aldapa batean. Bigarren sailkatuak, halere, jaso du bere saria, probako lider berria baita Julian Alaphilippekiko (Deceuninck-Quick Step) sei segundoko aldearekin. Alaphilippek asko estutu du azken igoeran, 1.46ra helmugaratu da, baina ezin izan dio elastikoari eutsi .

Etapako lehen hiru sailkatuak —Xandro Meurisse (Wanty) da hirugarren 1.05era— eguneko ihesaldiko azken bizirauleak izan dira. Zazpi minutuko errenta izatera iritsi dira, eta 1.44ko errenta lortu dute faborito handien multzoko lehen sailkatuarekiko, eta hori Geraint Thomas (Ineos) izan da. Iazko irabazleak ondo eutsi dio multzoan eta azken metroetan jo du erasoa.

Thomasengandik zazpi segundora helmugaratu da Nairo Quintana, eta bederatzira Mikel Landa (Movitar), Jakob  Fuglsang (Astana), Egan Bernal (Ineos), Adam Yates (Mitchelton) eta Richie Porte (Trek). Faboritoen artean alde txikia egon da, eta ausartena Landa izan da. Helmugatik hiru kilometrora erasoa jo eta tartea irekitzen saiatu da, baina multzoak ehizatu ditu.

Etapako ‘galtzaileak’, aldiz, Vincenzo Nibali (Bahrain) eta Romain Bardet (AG2r) izan dira. Atzean gelditu diren sailkapen nagusirako bi hautagai bakarrak izan dira. Nibalik 54 segundo galdu ditu Thomasekiko, eta Bardetek 1.09.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.