Unibertsitatea

EHUk adimen artifizialeko gradu bat eskainiko du

Ikasketa berria 2020-2021eko ikasturtean jarriko dute martxan, Donostiako Informatika Fakultatean, eta 40 ikaspostu izango ditu.  

EHUk ikerketak egiteko duen lehen mailako ordenagailua. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Olatz Esteban Ezkati.
2019ko uztailaren 12a
15:29
Entzun

 

Euskal Herriko Unibertsitateak adimen artifizialeko gradua eskainiko du 2020-2021eko ikasturtetik aurrera Informatika Fakultatean, Donostian. Gradua berriak 40 ikasle izango ditu, eta 240 kreditu, lau ikasturtetan banatuta.

Ikasleek aukera izango dute  arlo hauek lantzeko: datuen zientzia eta ingeniaritza, robotika, hizkuntzaren prozesamendua, eta konputagailu bidezko ikusmena eta optimizazioa. Hainbat ikasgai ingelesez ere hartu ahal izango dituzte, eta gradua nazioarteko mugikortasun programaren barruan egongo da.

EHU izango da inguruan gradu hori eskaintzen duen lehen unibertsitatea, eta Nekane Balluerka errektoreak adierazi du berrikuntzak "abangoardiako ikerketen arloan" kokatuko duela unibertsitatea. Alex Mendiburu Informatika Fakultateko dekanoaren hitzetan, "adimen artifizialak erronkei erantzuten lagunduko du hainbat arlo garrantzitsutan: esate baterako, biozientzietan, energian eta fabrikazio aurreratuan".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.