Indarkeria matxista

Elkarretaratzea egin dute Legorretan, sexu jazarpeneko kasu bat salatzeko

Inguruko lantegi batean gertatu da erasoa, eta zigortu egin dute gizon bat. Mugimendu feministak deitu du protestara, eta bat egin dute udalak eta diputazioak.

Nagore Arin -

2019ko uztailak 13

Erasoa 2016. urtean gertatu zen. Emakume batek salatu zuen jazarpena eta sexu abusuak jasan zituela Goierriko enpresa batentzat segurtasun zerbitzuak ematen zituen enpresa batean lanean ari zela. Emakumeak 19 urte zituen. Epaitegiak zigortu egin du erasotzailea: bi urteko espetxealdia ezarri dio. 

LAB sindikatuak horrelako erasoak argitara ateratzearen garrantzia azpimarratu du, ohar baten bidez. Adierazi duenez, "zaila" da lan munduan gertatzen diren indarkeria matxistaren kasuak azaleratzea, eta areago lan baldintza prekarioak daudenean, "lanpostua galtzeko mehatxuak etengabeak baitira". Hala, "diskriminazioari eta jazarpen sexualari aurre egiteko protokoloak martxan jartzea" galdegin die LABek enpresei.

Mugimendu feministak deituta egin zuten elkarretaratzea Legorretan, atzo iluntzean. Protestarekin bat egin du udalak, EH Bilduk eta EAJk aho batez onartutako adierazpen baten bidez. "Babes osoa" adierazi diote erasoa jasan zuen emakumeari, eta ohartarazi dute ez dela "kasu bakana", baizik eta berditasunik ezaren eta matxismoaren beste adibide bat, "egunerokoan nagusitzen diren zapalkuntza guztien adierazlea". Gipuzkoako Foru Aldundiak ere babestu du elkarretaratzea. Bertan izan da Miren Elgarresta Berdintasun zuzendaria, Zelai Amenabarro Legorretako alkatearekin batera.

Indarkeria kasu horiei aurre egitea "guztien" eginbeharra dela azpimarratu dute, eta enpresek ere erantzukizuna dutela. Herritarrei ere eskatu diete ardura hartzeko: "Isilik ez geratuz, erasotzaileen jarduna salatuz, eta biktimak errespetatuz eta zainduz". Erakundeen erantzukizunaz ere ohartarazi dute, eta jakinarazi dute horrelako kasuetarako protokoloa martxan jarri dutela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna