Futbola

Athletic-Reala derbia, abuztuaren 30ean, 22:00etan

Jakinarazi dituzte Espainiako Ligako Lehen Mailako aurreneko hiru jardunaldietako ordutegiak, eta derbia ostiralez jokatuko da. Gol telebista kateak emango du zuzenean

ainara arratibel gascon
2019ko uztailaren 12a
15:32
Entzun

Euskal taldeek hasi berri dute denboraldi-aurrea; baina jada jakinarazi dute zer egunetan eta ordutan jokatuko diren Espainiako Ligako Lehen Mailako aurreneko hiru jardunaldietako partidak. Aurreko hiru jardunaldi horietan bi euskal derbi jokatuko dira, eta noiz izango ziren jakiteko zain zeuden zaleak. Bada, argitu da zalantza. Osasuna eta Eibar bigarren jardunaldian ariko dira nor baino nor gehiago, Sadarren, abuztuaren 24an, 17:00etan. Athleticek eta Realak hirugarrenean jokatuko dute elkarren aurka, San Mamesen. Derbi hori abuztuaren 30ean jokatuko da, 22:00etan.

Bestalde, jakina zen liga Athletic-Bartzelona norgehiagokarekin hasiko zela. Abuzutaren 16an hartuko du talde zuri-gorriak egungo liga txapelduna San Mamesen, 21:00etan. Lehen hiru jardunaldi horietan udako ordutegia izango da indarrean, beroak saihesteko, eta ikusteko dago txapelketa hasi aurretik beste aldaketaren bat ote dagoen. Izan ere, Espainiako Futbol Liga Profesionala eta Espainiako Futbol Federazioak liskarra dute astelehenetako lehiekin. Futbol Liga Profesioanalak horiei eutsi nahi die; Federazioak, aldiz, ez. Luis Rubiales Federarazioko presidenteak iragarri du Futbol Liga Profesioanalak atzera egiten ez badu auzitara joko duela. Bestalde, aurreko sasoian, hainbat zale taldek astelehenetan jokatzea gaitzetsi zuten, partidak berandu zirelako eta horrek jendea zelaietara ez joatea zekarrelako. Tartean egon zen Alavesen Iraultza taldea.

Hauek dira euskal taldeek lehen hiru jardunaldietan izango dituzten ordutegiak:

1. jardunaldia

Abuztuak 16, ostirala:
Athletic-Bartzelona (21:00)

Abuztuak 17, larunbata:
Valentzia-Reala (19:00)
Leganes-Osasuna (21:00)

Abuztuak 18, igandea:
Alaves-Levante (17:00)

Abuztuak 19, astelehena:
Mallorca-Eibar (20:00)

2. jardunaldia

Abuztuak 24, larunbata:
Osasuna-Eibar (17:00)
Getafe-Athletic (21:00)

Abuztuak 25, igandea:
Alaves-Espanyol (17:00)
Mallorca-Reala (19:00)

3. jardunaldia

Abuztuak 30, ostirala:
Athletic-Reala (22:00)

Abuztuak 31, larunabata:
Osasuna-Bartzelona (17:00)
Getafe-Alaves (19:00)

Irailak 1, igandea:
Atletico Madril-Eibar (19:00)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.