Armagintza

Armadarentzat 348 ibilgailu egiteko kontratua sinatu du Andoaingo enpresa batek

Espainiako beste enpresa batzuekin batera beteko du eskaria. Guztira, 2.100 milioi euroko aurrekontua izango dute ibilgailuak egiteko.

Sapa, arma enpresa. JON URBE / FOKU
Nagore Arin.
2019ko uztailaren 12a
18:39
Entzun

Andoaingo Sapa enpresak egingo du eskariaren zati bat. 348 borrokarako ibilgailu ekoizteko kontratua sinatu du, Espainiako beste enpresa batzuekin elkarlanean. Gaur onetsi dute kontratua, 2.100 milioi euroko aurrekontuarekin. Ministro Kontseiluaren arabera, VCR 8X8 ibilgailuen fabrikatze lanak egingo dituzte enpresek, ibilgailu bakoitzaren armamentua, babeserako sistema eta komunikazioa barne. 

Kontratu honen bitartez, borrokarako ibilgailu guztien ontziteria berritu nahi du armadak. VCR 8X8 ibilgailu hauek, Dragon izenez ezagunagoak, orain arte erabili dituzten BMR deiturikoak ordezkatuko dituzte. Azken hauek, "zenbait gabezia eta segurtasun faltagatik" erretiratu baitzituzten.

Proiektua aurrera eramateko, 90 milioi euro inbertitu ditu jada Espainiako Gobernuak, izan ere, hiru enpresa aritu dira gurpildun gailuaren diseinu lanetan, horien artean, Andoaingo Sapa enpresa. Fabrikazio lanak hasi eta egin ahala entregatuko dituzte ibilgailuak. Azaldu dutenez, kontratu honek "inpaktu nabarmena" izango du enpresa horiek kokatzen diren udalerrietan; Andoainen, Asturiasen, Madrilen eta Sevillan, hain zuzen ere. Guztira, 650 lanpostu zuzen sortuko ditu onetsi berri duten kontratu honek, eta beste 1.000 zeharkako.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.