Txirrindularitza

Dylan Groenewegen lehen garaipena Tourrean

Deceuninck-Quick Stepek lan handia egin arren, Jumbo taldeko esprinterra gailendu da Chalon sur Saoeko helmugan.

Dylan Groenewegen etapa garaipena ospatzen. YOAN VALAT / EFE
Jone Bastida Alzuru.
2019ko uztailaren 12a
19:04
Entzun

Dylan Groenewegenek (Jumbo-Visma) irabazi du Frantziako Tourreko zazpigarren etapa. Caleb Ewanekin (Soudal) izandako esprint estu eta lehiatuan herbeheretarra izan da aurrena helmuga zeharkatzen Chalon sur Saoeko (Frantzia) helmugan. Aurtengo Frantziako Tourreko lehen etapa garaipena da Groenewegentzat. 2017an lehiatu zen lehen aldiz, eta guztira, lau etapa irabazi ditu. Hau du urteko 11. garaipena eta Julian Alaphilippe (Deceuninck-Quick Step) berdindu du garaipen gehien lortu dituzten txirrindularien zerrendan. Sailkapen nagusian ez da aldaketa esanguratsurik izan eta Giulio Cicconek (Trek) jarraitzen du lider.

Esprinterrentzako etapa aproposa zen eta ez dute hutsik egin. Ibilbide laua zen, malda gutxikoa, eta ia jakinekoa zen amaierako esprintean erabakiko zela etapako irabazlea. Bada, bukaera agoniko batean Groenewegen nagusitu da. Tropelak patxadaz hartu du eguna. Tourreko etaparik luzeena zen, 230 kilometrokoa, eta esperotakoa baino erritmo mantsoagoan aritu dira. Sei ordu baino gehiago behar izan dituzte etapa amaitzeko. Hala ere, oldarkor hasi dute eguna Stephane Rossetok (Cofidis) eta Yoann Offredok (Wanty). Lehen kilometroan ekin diote eguneko ihesaldiari eta lasterketa buruan egon dira helmugarako hamabi kilometro falta ziren arte. 218 kilometro egin dituzte tropeletik alde eginda.

Groenewegenen garaipen honekin, hiru etapa irabazi ditu jada aurtengo Tourrean Jumbo-Visma taldeak. Bestalde, aipatzekoa da Deceuninck-Quick Step taldeak gaur eginiko lana, nahiz eta gero Elia Vivianik ez duen errematatu. Helmugatik kilometro batera lau kide zituen tropelaren buruan, eta hala ere, Viviani seigarren postuan helmugaratu da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.