Hasi da atzerako kontua

Zapi gorria erantzi, eta 'Gaixoa ni' abestuz eman diete amaiera Iruñean aurtengo sanferminei. "Gutxiago falta da 2020ko sanferminetarako", gogorarazi du Enrique Maia alkateak: "Hemen itxarongo zaituztegu denak uztailaren 6an".

Gaixoa ni' abesteko ekitaldia, atzo, Iruñean. IDOIA ZABALETA, FOKU
2019ko uztailaren 15a
15:49
Entzun

Amaitu da festa Iruñean. Ohiturari jarraituz agurtu dituzten 2019ko sanferminak, uztailaren 6an jantzitako zapi gorria erantzi eta Gaixoa ni abestuz. Datorren urteari begira ere jarri dira, ordea, Iruñeko Udaletxe plazan bildutako milaka herritarrak, kantu hori amaitu bezain laster. Enrique Maia alkateak ere halaxe gogorarazi du: "Iruindarrok, amaitu dira sanferminetako festak, munduko festarik onenak. Gutxiago falta da 2020ko sanferminetarako. Hemen itxarongo zaituztegu denak uztailaren 6an. Gora San Fermin!".

Txarangen musikarekin eta suziriekin lagunduta egin zuten ekitaldia; udaletxe barruan izan ziren La Pamplonesa musika bandako kideak ere. Aurten, haiek izan zuten txupinazioa botatzeko ohorea, bandaren mendeurrenean. Programa ofizialean, 500 ekitalditik gora izan dira aurtengo sanferminetan, denetariko ekitaldiak. Entzierroen balorazioa ere egin dute: zortzi zauritu izan dira aurten adarkadengatik, eta beste 27 lagun ere eraman behar izan dituzte ospitalera, kolpe eta bestelakoengatik.


Idoia Zabaleta / Foku.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.