Ezbeharra

75 urteko gizon bat hil da Tulebrasen, traktorearekin ari zela

Cascantekoa zen gizona. Foruzaingoak jakinarazi duenez, errepidetik atera da, traktorea irauli zaio, eta azpian harrapatu du.

Gauko istripua, Tulebrasen (Nafarroa). FORUZAINGOA.
2019ko uztailaren 15a
17:23
Entzun

Goizeko bederatziak hamar gutxi aldera gertatu da ezbeharra, Tulebrasen (Nafarroa). Foruzaingoak jakinarazi duenez, Cascanteko 75 urteko gizona errepidetik atera da traktorearekin; orduan, hura irauli, eta azpian harrapatu du.

Abisua jasotzean, foruzainak eta suhiltzaileak joan dira istripua izan den lekura, baina hil egin da 75 urteko gidaria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.