Indarkeria matxista

Bordelen hiru gizon epaituko dituzte Baionako emazte bat taldean bortxatzea leporatuta

Grenoble errugbi taldeko jokalari ohiak dira hirurak; andrearen salaketa aintzat hartuta, hasieran taldeko sei gizon akusatu zituzten.

Bordeleko Justizia auzitegian epaituko dituzte hiru gizonak. BERRIA
arantxa iraola
2019ko uztailaren 16a
07:34
Entzun

Denis Coulson, Rory Grice eta Loick Jammes errugbi jokalariak epaituko dituzte Bordelen, Baionako 21 urteko emazte batek ipinitako salaketaren harira. Bordelen partida bat jokatu zuen Grenobleko errugbi taldeak 2017ko martxoaren 11n, eta biharamunean jarri zuen salaketa emakumeak: gauean sei jokalarik bortxatu egin zutela salatu zuen. Festa giroan elkar ezagutu ondoren, jokalariak zeuden hotelera joan zen emakumea. Salaketan jakinarazi zuen ohe batean esnatu zela ondoren, hainbat gizon zituela ondoan, eta bera bortxatzen ari zirela.

Bordeleko fiskalak hartu zuen bere gain salaketaren gaineko ikerketa. Auzia ikertu duen Bordeleko auzitegiak erabaki du hiru gizon horiek epaitu egin behar direla. Datarik ez du ezarri oraindik horretarako.

Jokalarien defentsa abokatuek beti argudiatu dute sexu harremanak izatea onartu egin zuela andreak, eta, beraz, ez zela deliturik egon. Grenobleko errugbi taldeak apartatu egin zituen hasieran akusatuak taldetik, behin-behineko neurri gisa. Epaituko dituzten hirurak beste talde batzuetan dabiltza gaur egun.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.