Gastronomia

Anthony Myint sukaldariari eman diote Basque Culinary World Prize saria

AEBetako sukaldariak 100.000 saria jasoko du, nahi duen proiektura bideratzeko.

Anthony Myint sukaldaria. BASQUE CULINARY CENTER
urtzi urkizu
2019ko uztailaren 16a
09:16
Entzun

AEBetako San Frantzisko hirian eman dute gaur Basque Culinary World Prize 2019 saria. Aurtengo irabazlea Anthony Myint sukaldari estatubatuarra da. Epaimahaiak nabarmendu du gastronomia gizartearen erronkarik handienetako bati aurre egiteko erabiltzen duela Myintek: klima aldaketa.

Saria Eusko Jaurlaritzak ematen du, Euskadi-Basque Country eta Basque Culinary Centerren bidez martxan duen estrategia integralaren testuinguruan. Sariak aintzat hartzen ditu munduko sukaldariek martxan dituzten egitasmo transformatzaileak, honako arlo hauetan: teknologia, berrikuntza, hezkuntza ingurumena, osasuna, elikadura industria, gizarte garapena, eta ekonomia.

Hamar finalista izan dira, eta irabazleak 100.000 euro jasoko ditu nahi duen proiektura bideratzeko. Proiektu horrek, edonola ere, gastronomiaren ahalmen transformatzailea erakutsi beharko du. Beste finalistak Ghana, Malasia, Italia, Panama, Espainia, Peru, Mexiko, Erresuma Batua, AEB eta Danimarkakoak ziren. Ekitaldia Bittor Orozek gidatu du, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako kontseilariordeak. Laguntzaile izan ditu Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusi Joxe Mari Aizega eta Joan Roca sukaldari eta epaimahaiburua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.