Uholdeak

Ireki dute N-121 errepidea Puiu parean

Uholdeek bidea erabat suntsitu eta astebetera lortu dute berriro irekitzea. Leotzen, datorren astean irekiko dute behin-behineko pasabide bat Santsoaingo sarreran.

N-121 errepidea berrituta, Puiun, uholdeak bidea erabat suntsitu zuen gunean. FORUZAINGOA, @POLICIAFORAL_NA
2019ko uztailaren 16a
09:13
Entzun

Joan den asteko uholdeetan erabat suntsituta gelditu zen, baina, aste beteren buruan, berriz ireki dute Iruñea eta Tutera arteko N-121 errepidea, Puiun (Nafarroa). Bi noranzkoetan dago zabalik.

Datozen asteetan lanean jarraituko dute, NA-5510 errepidearekin lotzen duen bidegurutzea egokitzeko. Errepidea ahalik eta lasterrena irekitzeko, lanak azkartu dituzte asteburuan. Hondatuta dauden beste errepide batzuk konpontzeko lanetan ere ari dira.

Nabarmena da aldea errepidearen egoeran, duela zortzi egun zuen itxurarekin alderatuta.

Leotzen (Nafarroa),Santsoaingo sarreran behin-behineko pasabide bat prestatzen ari dira NA-5163 errepidearentzat. Datorren astean erabilgarri izango dela adierazi du Nafarroako Gobernuak. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak azaldu duenez, ibilgua garbitzeko eta prestatzeko lanetan ari dira, hormigoizko marko prefabrikatuak instalatzeko. Pasabidea erabili beharko dute inguruko herritarrek, uholdeek suntsitu zuten zubia berriro eraiki artean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.