Martin kolektiboa

Sarrionandiak bideo bidez aurkeztu du Ray Fernandezekin egindako proiektua

2016an jakinarazi zuen Joseba Sarrionandiak Habana zuela bizileku, eta haren argazki gaurkotua ere zabaldu zen orduan. Gaur, bideo batean ageri da hizketan, 1985ean Martuteneko espetxetik ihes egin zuenetik lehen aldiz.

2019ko uztailaren 17a
15:49
Entzun

"Kubako gaur egungo bizimoduaren kronika oso on bat osatzen dute [Ray Fernandezen] abestiek". 2016ko azaroren 20an jakinarazi zuen Joseba Sarrionandia idazleak han zegoela: Kuban —elkarrizketa egin zion BERRIAk—. 1985ean egin zuen ihes Martuteneko espetxetik, Iñaki Pikabea Piti kidearekin batera. Habana izan du bizileku azken urteetan, eta, 34 urtean lehen aldiz, bideoz iritsi da hona. Gaur arte, ez zen agertu modu horretan.

Canciones de Ray Fernández. El que fuma, bebe y canta proiektua izan da horretarako arrazoia. Trobalari kubatarraren abestien hitzen bilduma egingo dute lan horretan —Fernandez Euskal Herrian izan da azken asteotan, bira batean—, eta Sarrionandiak egin du hitzaurrea. Ilustrazioak, berriz, Aristides Hernandez Ares irudigile, marrazkilari eta artista kubatarra da. Fernandezen hitzak "sistemaren aurkako orratzak dira", proiektuaren arduradunen esanetan: "Bizarduna eta gandorduna, berea kaletik egindako kritika da, Ray bera baita kalea, espaloia eta izkina".

Kantari ikusi duenak badaki zer esan nahi duten horrekin, Sarrionandiak berak nabarmendu duenez: "Entzun duenak, normalean, gogoa izango du beste abesti batzuk entzuteko. Plazer bat da normalean Ray entzutea".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.