Ekialde Hurbila

Turkiak Irakeko Kurdistango Eskualde Autonomoan zuen kontsulordea hil dute tiroz

Diplomazialaria jatetxe batean bazkaltzen ari zen, Arbil hiriburuan. Iturri batzuen arabera, bertze bi pertsona hil dituzte tiroketan.

Tiroketa gertatu den Erbil hiriko jatetxearen kanpoaldea, gaur, erasoaren ostean. GAILAN HAJI, EFE
mikel rodriguez
2019ko uztailaren 17a
19:19
Entzun

Kurdistango Eskualde Autonomoko Asayish segurtasun zerbitzuak eman du erasoaren berri, eta Turkiako Atzerri Ministerioak berretsi egin du informazio hori. Turkiako Hurriyet egunkariaren arabera, jatetxeko jabeak erran du "zibil arropaz" jantzita zegoen pertsona batek bi pistolarekin tiro egin diela Turkiako kontsulordeari eta harekin zeudenei.

Erasoa ez du inork bere gain hartu, eta ez eskualde autonomoko agintariek, ezta Turkiakoek ere, ez diote talde jakin bati egotzi. Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak Twitter bidez gaitzetsi du atentatua, eta haren bozeramaile Ibrahim Kalinek erran du "beharrezko erantzuna" emanen dietela "azpikeriazko eraso honen egileei".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.