Baztandarren Biltzarra

Heldu da Baztango egun handia

Orgen desfilea, dantzak, bazkaria eta musika izango dira igandean Elizondon egingo duten Baztandarren Biltzarrean.

Iazko Baztandarren Biltzarreko irudi bat. IDOIA ZABALETA, FOKU
arantxa elizegi egilegor
2019ko uztailaren 19a
09:58
Entzun

1963an egin zuten Elizondon lehen Baztandarren Biltzarra. Bailara osatzen duten hamabost herrietako biztanleak elkartzea zen egun hartako helburua. Mende erdia igaro da ordutik, eta herritarrentzako jaiak ere izan ditu aldaketak.

Aurten, Euskal Herri osoko musikari eta dantzariak ez ezik, diasporatik etorritakoak ere gonbidatu dituzte antolatzaileek. Igandean Elizondon egingo den jaian izango dira, besteak beste, San Francisco Basque Culture Centerreko kideak, Chino Basque Clubekoak edota Fresno Basque Clubekoak. Haietako asko jatorriz baztandarrak.

Orgak desfilera irteten direnekoa izan ohi da, hala ere, eguneko tarterik garrantzitsuenetariko bat. Aurten, Bidelagun elkarteko kideei eskaini zaie desfilea irekitzeko aukera, landa eremuan laguntzeko helburuz sortutako elkartekoei. Era horretan, antolatzaileek omenaldi txikia egin nahi izan diote elkarte horri.

Bestalde, herritarrei, neskei zein mutilei, dei egin diete mutil dantzan parte hartzera, eta ohartarazi aurten ere ez dutela babestuko mutil dantza baztertzailerik. "Ezinbestekotzat jo dugu denek festaz gozatzeko aukera izatea", nabarmendu dute antolatzaileek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.