Ezbeharra

Hil egin da Gueñesen laugarren solairu batetik erori zen haurra

Larrialde zerbitzuak haurra suspertzen ahalegindu ziren, baina ezin izan zuten ezer egin.

Haurra erori zen etxebizitza. JAVIER ZORRILLA / EFE
2019ko uztailaren 22a
15:12
Entzun

13:20ak aldera gertatu zen ezbeharra. Hogei hilabeteko haur bat laugarren solairutik erori zen Gueñesko (Bizkaia) etxebizitza batean. Larrialdi zerbitzuak eta Ertzaintza joan ziren bertara.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larrialdi zerbitzuko langileak haurra suspertzen ahalegindu ziren, baina ezin izan zuten ezer egin. 15:30ak aldera ziurtatu zuten txikiaren heriotza.

Ertzaintzaren helikoptero bat ere gerturatu zen ezbeharra izan zen lekura, haurra ahalik eta azkarren lekualdatzeko asmoz. Zoritxarrez, ez zen beharrezkoa izan. Ez da jakin nola erori zen laugarren solairutik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.