Polizia operazioa

Hiru gizon atxilotu ditu poliziak Gipuzkoan, jihadismoaren aurkako operazio batean

Ibarran ez ezik, Urretxun eta Urnietan ere egin ditu miaketak Espainiako Poliziak. Denera, hiru lagun atxilotu dituzte, sare sozialetan terrorismoa goratzea egotzita.

Polizia operazioa, gaur goizean, Ibarran. TOLOSALDEKO ATARIA
Nagore Arin.
2019ko uztailaren 23a
07:19
Entzun

Espainiako Poliziaren furgoneta batzuek Ibarrako (Gipuzkoa) Emeterio Arrese kalea inguratu dute goizean goiz. Denera, bost furgoneta joan dira. Hogeita hamar agente inguruk parte hartu dute jihadismoarekin lotu duten operazioan, eta pistolak eskuetan zituztela sartu dira susmagarriaren etxea miatzera, Emeterio Arrese kaleko 15. zenbakian. Luze iraun du operazioak, 6:00etatik 12:00etara bitartean. Lekuko batek BERRIAri jakinarazi dioenez, goizeko 7:25 aldera hiru tiro entzun dira inguru horretan.

Urretxura eta Urnietara ere joan dira agenteak. Ibarrakoarekin batera, hiru lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak, sare sozialetan terrorismoa goratzea egotitza. Poliziaren datuen arabera, talde homogeneo eta kohesionatu bat osatzen zuten hiru atxilotuek. Hasieran, Daesh talde jihadistak zabaltzen zituen edukien kontsumitzaile ziren. Denborarekin, ordea, kontsumitzaile izatetik gisa horrelako edukiak zabaltzeko jauzia eman zuten, eta Gipuzkoako zirkulu salafistaren parte izatera igaro, betiere aipatutako iturrien arabera.

Ikerketaren arabera, handitzen joan da hiru atxilotuek euren komunitate birtualean zuten doktrinatzeko gaitasuna. Hala ere, azken aldian nabarmen zaindu dute sareko jarduera, Poliziaren esanetan, berriki egin diren polizia operazioak direla eta atxilotzeko beldurra zutelako.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.