Azpiegiturak

Abiadura handiko trenaren Gipuzkoako plataforma amaitu dute

Antzuola-Ezkio azken tartearekin, Eusko Jaurlaritzak amaitutzat eman ditu plataforma berriaren 57 kilometroak. Azpiegiturak 1.723 milioi euroko inbertsioa izan du.

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Arantxa Tapia Azpiegitura sailburua obrak ikusten izan dira, Antzuolan. IREKIA
Olatz Esteban Ezkati.
2019ko uztailaren 24a
15:21
Entzun

Abiadura handiko trenak Bergara eta Hernani lotzen dituen hamasei tarte izango ditu Gipuzkoan, eta Eusko Jaurlaritzak amaitu berri du tarte horiek lotzen dituen 57 kilometroko plataforma. Antzuola-Ezkio tartea bukatuta, Astigarragatik Donostiara sartzeko azken zatia eta geltokia baino ez dira falta.

Eusko Jaurlaritzak 1.723 milioi euro jarri ditu plataforma eraikitzeko, eta azpiegituraren %70 tunel barrutik egin behar izan dute, inguruko ezaugarri orografikoen ondorioz. Iñigo Urkullu lehendakariak eraikuntza lanetan aritu diren enpresen lana goraipatu du, "paisaia integratzeko esfortzu handia" egin dutelakoan. Antzuolan izan dira Urkullu lehendakaria eta Arantxa Tapia Azpiegitura sailburua, obrak ikusten.

Plataformaren fasea amaitutzat eman ostean, Urkulluk Espainiako Gobernuari proposatu dio Jaurlaritzak bere gain hartzea falta diren obrak: besteak beste, trenbidea eta katenariak. Urkulluren arabera, "berehala hastea" posible izango litzateke, betiere Espainiako Sustapen Ministerioak ahalbidetuko balu.

Tapia sailburuak jakinarazi du Jaurlaritza aurreikusitako epeak betetzen ari dela, eta 2023rako eginbehar guztiak "arrakasta osoz" amaiturik izango dituela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.