Indarkeria matxista

Emakume batek sexu erasoa salatu du Gasteizen

Erasoa igande goizaldean gertatu zen, hiriko gasolina zerbitzugune batean. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, eta erasotzailearen bila ari da.

Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratze bat, Gasteizen, iazko Andre Maria Zuriaren jaietan. JAIZKI FONTANEDA, FOKU
2019ko abuztuaren 5a
11:00
Entzun

Igande goizaldean, sexu eraso bat jasan zuen emakume batek Gasteizen, Andre Maria Zuriaren jaien bezperan. Ertzaintzak azaldu duenez, erasoa gasolina zerbitzugune baten ondoan gertatu zen. Emakumea zerbitzuguneko dendara joan zen zerbait erostera, eta gizonezko batek eraso egin zion. Emakumeak bere burua defendatzea lortu zuen, eta ihes egin zuen.

Erasoaren ostean, gertatutakoa salatu zuen emakumeak, eta, orain, Ertzaintza erasotzailearen bila ari da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.