Noiz sortua: 2019-08-05 11:26:50

Migratzaileak

Libiara bidean da 'Ocean Viking' erreskate ontzia

Zortzi hilabete geldirik egon ostean, salbamendu ontzi berria dute Mugarik Gabeko Medikuak eta SOS Mediterraneoa erakundeek. Atzo irten zen Marseillako portutik, eta hurrengo astean helduko da Libiara. Mediterraneoan dabilen erreskate ontzirik handiena da.

'Ocean Viking' ontzia, Libiara bidean. /
'Ocean Viking' ontzia, Libiara bidean. / SOS Mediterraneoa

Nagore Arin -

2019ko abuztuak 5

Aski ezagun egin dira Sea Watch 3, Open Arms, Alan Kurdi eta Alex itsasontziak. Ez dira edonolakoak: erreskate ontziak dira guztiak. Mediterraneoan noraezean dauden migratzaileak erreskatatu eta portu seguru batean lehorreratzea dute helburu. Orain, jardun horretara batuko da Ocean Viking itsasontzia ere.

Atzo irten zen Marseillako portutik, eta hurrengo astean helduko da Libiara. Itsasontziak bandera norvegiarra darama, eta berrehun pertsona garraiatzeko lekua du. Oraintxe bertan Mediterraneoan zehar dabilen erreskate ontzirik handiena da: abiadura handiko lau salbamendu txalupa eta mediku kontsulta bat ditu; zinez beharrezkoak, aintzat hartuta Mediterraneoko ibilbidea dela biderik arriskutsuena Afrikatik eta Ekialde Hurbiletik ihes egiten duten migratzaileentzat; SOS Mediterraneoa erakundearen arabera, Libiatik Europara bidean abiatu ziren 426 migratzaile hil dira itsasoan urtea hasi zenetik.

Zortzi hilabete igaro dira bi erakundeek aurreko ontziaren jarduna eten zutenetik. Ez zen, baina, hautu askea izan. Eten egin behar izan zuten egitekoa, migratzaileen erreskateen inguruan ezarri ziren neurri eta zigorrak direla eta. Iragan astean iragarri zuten jarduna berrabiarazteko asmoa. Italiak eta Maltak portuak itxi ondoren utzi zioten migratzaileak erreskatatzeari; orain, ordea, berriz ere hastea erabaki dute, "Europako Batasunaren gelditasuna eta Libiako egoera larria" direla eta.

Open Arms, portu bila

Lau egun. Horiek daramatza Open Arms ontziak noraezean, portu seguru batean lehorreratzeko baimen baten zain. Iragan ostiralean bigarren salbamendu bat egin ondoren, beste 69 migratzaile erreskatatu zituen ontziak –aurreko egunean 55 erreskatatu zituen–. Orain, 121 migratzaile daude leku seguru batean porturatzeko esperoan; izan ere, hiru emakume ebakuatu egin behar izan zituzten: horietako bi, haurdun.

Espainiak, Italiak eta Maltak izkin egin ondoren, Italiako Lampedusa uhartearen inguruan dago ontzia orain. Lehorreratzeko baimena lortzeko bidean, askotariko erreakzioak eragin ditu erreskate ontziak non porturatu ez edukitzeak. Mehatxuak eta ezezkoak batetik, elkartasun mezuak bestetik; azken horien adierazle da Change.org plataforman hasi duten sinadura bilketa arrakastatsua.

Guztira, 33.000 herritarrek galdegin dute 121 migratzaileak daramatzan ontzia Espainian lehorreratzea. Hori jakinarazi diote Espainiako Gobernuari, gaur goizean hasi duten sinadura bilketa handian: "Espainiak portu seguru bat eskain dezake. Bestela, Europako Batasunarekin bitartekari lanak egin behar lituzke, Italian edo Maltan portu seguru bat eskain diezaieten lortzeko." Hala, minutuz minutu gora doa sinatzaile kopurua, agintarien jarrera gaitzestea helburu duen adierazpen bat oinarri. Honela dio idatziak: "Open Arms salbatzen ari diren bizitzak kondenatzen ari dira agintariak".

Testuinguru honetan, Eusko Jaurlaritzak esan du prest dagoela 121 migratzaileak hartzeko. Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi duenez, migratzaileak Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban banatzeko prest dago Eusko Jaurlaritza. Lurraldez lurraldeko banaketa hori pupulazioaren, errentaren eta langabezian araberakoa izango litzateke. Hori, baina, Espainiako Gobernuak erabaki beharko du. Bitartean, migratzaileek ziurgabetasunez beteriko egun batzuk igaro behar dituzte, leku seguru batean lehorreratzeko baimena emango dien keinu humanitario baten esperoan.

 

 

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 29an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan lau pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, 22 positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta bi gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.107 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.056 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Iñigo Urkullu eta Nekane Murga, goizeko bileran. ©/ Irekia

Ekainaren 8an hirugarren fasera igarotzeko eskatuko du bihar Jaurlaritzak

Jon O. Urain

Nafarroako Gobernuak «oso balorazio positiboa» egin du erkidegoek konfinamendua leuntzeko hirugarren fasea kudeatzeko aukeraz.

Aitor Esteban eta Salvador Illa, Kongresuan. / ©Ballesteros, EFE

Erkidegoek kudeatuko dute hirugarren fasea

Jon Ordoñez Garmendia

Alarma egoera luzatzeko akordioa egin dute Espainiako Gobernuak eta EAJk, eta horren truke Urkulluk eta Txibitek hartu, kendu, moldatu eta ezarriko dituzte alarma egoeratik ateratzeko neurriak hirugarren fasean Hego Euskal Herrian. ERCrekin ere egin du akordioa Madrilek. Jaurlaritzak bihar eskatuko du ekainaren 8an hirugarren fasean sartzea.

 ©BERRIA

Kulturgintza: eutsi ala hautsi

Iñigo Astiz

Koronabirusaren hedapenak ziurgabetasun handia eragin du aurrez ere prekaritateak gogor jotako sektore batean: kulturgintzan. Sorkuntza ere krisi honi aurre egiteko moduan dagoen jakiteko, lau sortzaile elkarteren zuzendaritzako kideak bildu ditu BERRIAk: Eneritz Artetxe (Ehaze), Garbiñe Ubeda (Euskal Idazleen Elkartea), Aitor Bengoetxea (Musika Bulegoa) eta Igor Elortza (Euskal Herriko Bertsozale Elkartea).

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna