Ezbeharra

Portugaleteko haur bat hil da Palentzian, ibilgailu batek harrapatuta

Bizikletan zihoan hamaika urteko haurra, eta furgoneta batek harrapatuta hil da. Atzo izan zen ezbeharra.

2019ko abuztuaren 8a
22:06
Entzun

Palentzia iparraldeko errepide batean izan zen istripua, P-225 errepidean. Antza, errepidean bizikletan zihoan hamaika urteko haurra, eta furgoneta batek harrapatu egin zuen. Atzo arratsaldean izan zen, laurak aldera.

Istripuaren berri izatean, larrialdi zerbitzuek Guardia Zibilari pasatu zioten abisua. Helikoptero sanitario bat bidali zuten ezbeharra jazo zen lekura, haurra suspertzeko beharrezko materialarekin hornituta. Hainbat saialdiren ondoren, ordea, ezin izan zuten ezer egin haurra suspertzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.