Igeriketa

Mikel Bildosola igerilaria, munduko txapeldun

Urrezko domina irabazi du 35 urtetik gorakoen Fina Munduko Txapelketan. 2017. eta 2018. urteetan ere irabazi egin zuen proba hori.

Berria -

2019ko abuztuak 13

Munduko Txapelketa irabazi du berriz ere Mikel Bildosola 36 urteko getxoztarrak. Urrezko domina lortu du 35 urtetik gorakoen FINA Munduko Txapelketan. Hego Korean izan da final handia, eta Bildosola estilo libreko 100 metrokoan izan da txapeldun.

Casey Flouch australiarra eta Andrei Kurnosov errusiarra izan ditu aurkari. Txapelketako errekor berria ezarri du: 51 segundo eta 93 ehunen. Hurrengo egunetan, estilo libreko eta tximeletako 50 metroko probetan parte hartuko du getxoztarrak, eta domina gehiago eskuratzeko aukera izan dezake.

2017. eta 2018. urteetan ere irabazi egin zuen Fina Munduko Txapelketa, estilo libreko 100 metroko probetan. 2017an, esaterako, Darian Towsend (AEB) olinpiar txapeldunari nagusitu zitzaion.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna