Kirola

Erremonte txapelketa


Buruz Buruko Kutxabank Torneoa

Ansak jokatuko du finalerdietako ligaxka

Pronostikoa hautsi, eta Ezkurra II.a erraz gainditu zuen final-laurdenetako ligaxkaren azkenengo partidan

Aurrera pauso handia eman du Ansak aurtengo txapelketan.
Aurrera pauso handia eman du Ansak aurtengo txapelketan. Maialen Andres

Iñigo Goñi Iradi -

2019ko abuztuak 14

Ansa II.ak 26 edo tanto gutxiagotan utzi behar zuen Ezkurra II.a Kutxabank Torneoaren finalerdietako ligaxkara sailkatzeko, eta baita lortu ere. Pronostikoak hautsiz 30-20 gainditu zuen Doneztebeko aurrelaria, eta Urriza, Barrenetxea IV.arekin eta Endikarekin batera ariko da azken fasean. 

Ezkurrak 27 tanto egin behar zituen sailkatzeko, baina aurkaria hobea izan zen, batez ere sakearekin. Hor egon zen partidako gakoa. Urnietarrak 13 tanto egin zituen sakez, eta doneztebearrak, lau, amaierako ia hamar tantoren aldea hain justu. 

Hamahiruna markagailuan, Ansak sei tanto egin zituen ia jarraian sakearekin, eta 22-15 aurreratu zen. Ondoren, hamar tantoren aldea lortu zuen, 26-16, eta abantaila horri ongi eutsi zion amaiera arte sailkapena lortuz. 

Ansa serio eta amorru biziz irten zen kantxara, bizi jo zuen pilota, eta, Ezkurrak piloteoan aurre egin arren, ezin izan zuen aurkariaren grinaren aurka. Partida polita izan zen, eta tanto ederrak ikusi ziren, buruz buruko benetan ona. Orain, Ansak Urriza izango du aurkari Kutxabank Torneoan. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna