Larri zaurituta eraman dute gizon bat Tafallako entzierrotik

Beste bost lagun ere zauritu dira, hiriko festetako bigarren entzierroan. Zezenetako bat atzean geratu da, eta hamabi minutu iraun du lasterketak.

Tafallako entzierroa, atzo. JESUS DIGES / EFE
2019ko abuztuaren 16a
20:42
Entzun

Gutxienez sei lagun zauritu ditu gaur zezen batek Tafallako (Nafarroa) entzierroan. Gurutze Gorriak jakinarazi duenez, sei lagun artatu dituzte kolpeen ondorioz. Horietako bat larri eraman dute ospitalera, garezurreko hausturarekin. Antza, zezenak hesiaren aurka bota du gizona, eta kolpe handia hartu du buruan.

Entzierroa hasi bezain laster, atzean geratu da zezen bat, eta egoera horrek arriskua areagotu du. Hamabi minutuz iraun du entzierroak. Dirudienez, zezen hori zaurituta zegoen entzierroa hasterako, gauean adarkatu egin baitu beste zezen batek, Eskolapioetako ukuiluan.

Zauritu guztiak kolpeen eraginez zauritu dituzte; ez da adarkadarik izan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.