Albistea entzun

Donostiako Zinemaldia

'The Song of Names'-ek itxiko du Donostiako Zinemaldia

François Girardek zuzendu eta Tim Roth, Catherine McCormack eta Clive Owen ditu protagonista.

'The Song of Names' filma.
'The Song of Names' filma. Donostiako Zinemaldia Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2019ko abuztuak 20

The Song of Names filmaren nazioarteko estreinaldiak itxiko du Donostiako 67. Zinemaldiko Sail Ofiziala, lehiaketaz kanpo, irailaren 28an. Tim Roth, Catherine McCormack eta Clive Owen aktoreak dira filmaren protagonistak. François Girard quebectarrak zuzendu du oinarri historiko eta musikala duen drama hori, eta Howard Shorek sortu du soinu-banda. Le violon rouge (1998), Silk (2007) eta Boychoir (2014) filmen egilea da Girard.

Kanada, Erresuma Batua eta Hungaria arteko koprodukzio bat da filma, eta Norman Lebrecht idazlearen izen bereko eleberrian dago oinarrituta. Bederatzi urte dituenean, Martinek Dovidl ezagutuko du: biolina jotzeko talentu harrigarria duen judu poloniar bat, II. Mundu Gerra piztu ondoren Londresen errefuxiatu dena. Debuta egin aurretik, baina, arrastorik utzi gabe desagertuko da Dovidl, eta lotsa eta hondamena ekarriko dio familia osoari.

François Girardek (1963) aurrez ere zuzendu ditu musikaren inguruan ardaztutako zenbait lan. Thirty Two Short Films About Glenn Gould filmean (1993), originaltasunez hurbildu zen Glenn Gould piano jotzaile talentudunaren benetako bizitzara, eta ondoren, Le violon rouge-n, mendeetan eta kontinenteetan zehar eskutik eskura bidaiatzen duen biolin baten bidea irudikatu zuen. Gainera, Boychoir filmean haur abesbatzako zuzendari zorrotz baten istorioa kontatu zuen Dustin Hoffman aktorearen bidez. Alessandro Bariccok idatzitako Zeta eleberri ospetsuaren egokitzapen zinematografikoa egiteagatik ere ezaguna da Girard.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Irati Goikoetxea idazleak <em>Herriak ez du barkatuko</em> eleberria aurkeztu zuen atzo, <em>online</em> egindako prentsaurrekoan. ©JON URBE / FOKU

Hitzen bitartez mina lantzen

Olatz Enzunza Mallona

Irati Goikoetxeak 'Herriak ez du barkatuko' eleberria plazaratu du. Duela bi urte Igartza literatur beka irabazi ostean ondu du lana, eta indarkeriak eragindako mina hartu du ardatz
Bill Morrisonen <em>Dawson City: Frozen Time</em> lana. ©BERRIA
Mikel Laboa, <em>Lekeitioak</em> (2007, Elkar) diskoaren aurkezpenean, Lekeition. ©JON URBE / FOKU

'Non dago Lekeitio?' saio bikoitza egingo dute gaur eta bihar Tabakaleran

Erredakzioa

Mikel Laboaren 'Lekeitioak' oinarri hartuta, hitzaldi, proiekzio, kontzertu, performance eta mahai inguruak izango dira Donostiako zentroan
Pettiren 'Xorieri mintzo zen'

Pettiren 'Xorieri mintzo zen'

Berria

Mixel Labeguerie euskal kantagintza berriaren aitzindaria jaio zela 100 urte bete dira gaur. BERRIAk eskatuta, haren kantuen bertsioak plazaratu dituzte bost musikarik: Olatz Salvadorrek, Joseba Irazokik, Amaia Hiriartek, Jurgi Ekizak eta Pettik.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna