Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, bikotekideari eraso egin eta hilabeteko haurra atxiki izana egotzita

Ertzaintzak atzo iluntzean atxilotu zuen gizona, eta polizia etxean daukate oraindik epailearen esku geratu bitartean.

2019ko abuztuaren 21a
15:43
Entzun

Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen atzo iluntzean Bilbon, emakume bati eraso egin eta hilabeteko haur bat atxikitzea leporatuta. Berri agentziek emandako informazioaren arabera, gizonak Ugalde kaleko etxebizitza batean eraso zion bikotekideari, eta barruan itxi zen gero. Harekin atxiki zuen hilabeteko haur bat.

Emakumea ospitalera eraman behar izan zuten, zaurituta, eta Ertzaintza joan zen gizona zegoen etxera. Han atxilotu zuten ustezko erasotzailea; haurra onik atera zuten.

Polizia etxean daukate oraindik gizona, epailearengana eraman bitartean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.