ARRAUNA

Urdaibaik entrenatzaile kargutik kendu du Joseba Fernandez

Denboraldi honetako kirol emaitzak argudiatu ditu Bermeoko klubak teknikari pasaitarraren kontratua eteteko. Aitor Altzibar bigarren taldeko entrenatzaileak ordezkatuko du. 

Aitor Manterola Garate.
2019ko abuztuaren 21a
07:21
Entzun

Urdaibaiko zuzendaritzak erabaki du Joseba Fernandezek ez duela amaituko denboraldia, eta entrenatzaile lanetatik kendu du. Fernandez berak emana zuen pausoa duela aste batzuk datorren denboraldian ez jarraitzeko, eta zuzendaritzak babestu egin zuen, uda bukaera ahalik eta onena egiteko itxaropena zabalduz.

Orain, handik aste gutxira, erabaki hau hartu du zuzendaritzak, “kirol emaitzengatik”, sare sozialetan jarri duen oharrak dioenez. Eusko Label ligan ez du banderarik irabazi aurreko hiru urteetako garaileak, eta seigarrena da sailkapenean. Bizkaiko Txapelketa bakarrik bereganatu du uda honetan. Zuzendaritzak Kontxako Banderaren atarian zirt edo zart egin nahi izan du, emaitzak hobetzeko asmoz.

Fernandezek hirugarren urtea zuen aurtengoa Urdaibain, eta aurreko bietan Eusko Label liga irabazi zuen, hainbat banderarekin batera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.