ARRAUNA

Kontxako Banderako sailkatze estropadan 43 traineru ariko dira

Izaro Lestayo ezingo da izan Getariaren gizonezkoen ontziaren patroia, arautegiak ez duelako onartzen “talde egitura mistoa”.

2019ko abuztuaren 23a
17:17
Entzun

Gaur aurkeztu dute Kontxako Banderaren 123. aldia. Ohiturari jarraituz, hiru egunetan jokatuko da. Lehenbizi, hilaren 30ean, sailkatze estropada jokatuko dute, eta 43 traineru ariko dira: 23 gizonezkoak eta hogei emakumezkoak. 17:30ean hasiko da.

Maila bakoitzean sailkatzen diren zazpiak eta Donostiarrako bi ontziak —ziurtatua dute lehiatzea, “etxeko taldea” izateagatik— bi igandetan ariko dira, iraileko lehen bietan, 8an eta 15ean, hain zuzen ere. 11:00etan hasiko dira emakumezkoen estropadak, eta ordubete geroago gizonezkoenak.

Aurtengo ekitaldiak berrikuntza bat izango du. Lehen aldiz, semaforo berdea erabiliko dute estropadari irteera emateko. Aurten ari dira erabiltzen sistema hori estreinakoz.

Kontxako Banderan ez da izango Izaro Lestayo, Getariaren gizonezkoen ontziaren patroia. Izan ere, Donostia Festak-ek, estropadaren antolatzailearen arabera, “arautegiak ez du aukera hori onartzen, ez duelako talde egitura mistoa onartzen». Antolatzaileek gizonezko eta emakumezko irabazleen diru sariak berdindu zituzten iaz, eta, haien ustez, “berdintasunaren aldeko pausoek bide horretan joan behar dute, ez proba mistoetarantz». Nekane Arzallus alkateordeak gaur egunkari honi azaldu dionez, erabakiak bere hartan jarraitzen du. “Hausnarketa egin beharko litzateke, baina aldagai asko daude, eta oso kontuan hartzekoak erabaki bat hartzeko. Dena aztertu behar da ondo”, gaineratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.