Lan istripua
26 urteko langile bat hil da Lezon
Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu du Ipintzako industrialdean gertatu dela ezbeharra.

LAB sindikatuak azaldu duenez, gurpil pneumatiko bat lehertu da, eta 26 urteko langilea hil egin da. Istripua Lezoko (Gipuzkoa) Ipintza industrialdean gertatu da. Langilea Kuluxka enpresan ari zen lanean, baina Recacor enpresako behargina zen.
Sindikatuak salatu du azpikontratazioak eta prekaritateak heriotza eragiten dutela, eta gogora ekarri du urtea hasi zenetik Euskal Herrian 30 pertsona hil direla lanean ari ziren bitartean.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.