Gizartea

Bi emakumezko babestera joandako gizon bat jipoitu dute Plentzian

Hainbat gizon segika zituztela eta, laguntza eskatu zioten bi emakumezkok gizonezko bati. Hark salatu du emakumeei laguntzera joan zitzaiela eta haien erasotzaileek jipoitu egin zutela.

Bilboko aste nagusian indarkeria matxistaren kontra egindako elkarretaratzea. MARISOL RAMIREZ, FOKU
2019ko irailaren 3a
13:18
Entzun

Hainbat hedabideren arabera, igande goizaldean gertatu zen erasoa: gizonezko bat beste bi gizonezkorengana joan zen emakume biak bakean uzteko esatera. Gizonezko horrek salatu du jipoitu egin zutela beste bi gizon haiek, eta geroago batu zitzaizkion beste lauk. Gizon jipoituak bart jarri du salaketa.

Zauritua Urdulizko erietxera eraman zuten, hainbat hedabideren arabera. Bi saihets ditu hautsiak, aurpegian puntuak eman dizkiote eta kolpe ugari ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.