Gizartea

Indarrean dagoen ongizate sistemak "patriarkatuaren birsortzea ahalbidetzen du"

Jule Goikoetxea ikerlariak zuzendutako lanaren arabera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ongizate sistema "sexistenen" artean dago. "Despatriarkalizazio prozesua" martxan jartzeko hainbat proposamen bildu ditu ikerlanak.

Jule Goikoetxea ikerlaria eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria, gaurko aurkezpenean. JAIZKI FONTANEDA /FOKU
Edurne Begiristain.
2019ko irailaren 3a
07:15
Entzun

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan patriarkatua nola birsortzen den, zer ezaugarri dituen eta bertan bizi diren emakumeen "ongizatean, boteretzean eta demokratizazioan" zer ondorio dituen aztertu dute ikerlan batean. Jule Goikoetxea irakasle eta ikerlariak zuzendu du EAEko demokrazia patriarkala azterlana. Goikoetxearekin batera, Nora Mirallesek, Estitxu Garaik, Lore Etxeberriak eta Zuriñe Rodriguezek parte hartu dute ikerketan. Emakunderen bekari esker egin dute lana.

Ikerlanean, besteak beste, EAEko "patriarkalizazioa" neurtu dute, eta Europako beste herrialde eta ongizate erregimen batzuekin alderatu dute. Eta ondorio argietara iritsi dira: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dagoen erregimena “desfamiliarizaziorik txikiena” duen erregimena da, eta, gainera, “patriarkatuaren birsotzea” ahalbidetzen du. Ikerlarien arabera, Euskal Autonomia Erkidegoa, familiarizazio mailari dagokionez, erregimen mediterraneoan kokatzen da, ongizate sistemarik “sexistena” duen ereduaren barruan. Proiektuan ikertutako “patriarkatu liberalaren” dimentsioek erakutsi dute EAE “desdemokratizazio” prozesu batean dagoela, ikerketak dioenez:  “Baliabide publiko gutxiago erabiltzen dira publikoaren, eta zehazki, emakumeen ongizaterako; hortaz, kapitala dutenek bakarrik lortu ahal izango dute ongizate sistematikoa”.

Ikerlariek patriarkatuaren lau dimentsio aztertu dituzte: erlazio patriarkalak lan ordainduan, lan ez-ordainduan, estatuan eta eremu sozialean. Eta hainbat proposamen egin dituzte “despatriarkalizazio” prozesua martxan jartzeko. Horien artean daude “publifikazio” prozesuak egitea instituzioetatik, erakunde eta alderdiek patriarkatua “egitura modura” hartzea eta zaintza "derrigorrezkoa eta txandakakoa" izatea. Horiekin batera, “konsoziazionismo feminista” martxan jartzea proposatu dute. Hori lortzeko, besteak beste, erabakigune oro parekide izatea eskatu dute. Halaber, emakumeen gune autonomo eta mistoetan “beto eskubidea” jartzea proposatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.