Gizartea

Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Ondarroan

Segurtasun Sailak azaldu duenez, hilotzak ez du indarkeria zantzurik.

2019ko irailaren 4a
10:34
Entzun

Goizeko zortziak inguru zirenean jaso du Ertzaintzak abisua. Oinezko batek ikusi du gizonezkoaren gorpua Ondarroako eta Saturrarango hondartzen artean dauden arroketan. Larrialdi zerbitzuak berehala heldu diren arren, ezin izan dute ezer egin. 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, hilotzak ez du indarkeria zantzurik. Suhiltzaileek atera behar izan dute gorpua arroken artetik, eta ondoren aztertuko dute auzitegi medikuek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.