Donostiako Zinemaldia

Neil Jordan izango da Sail Ofizialeko epaimahaiburua

Besteak beste, Javier Bardem, Laetitia Casta, Ricard Darin, Valeria Golino, Nina Hoss, Michel Houellebecq, Tim Roth, Kristen Stewart, Darren Anonofsky, Bertrand Bonello, Ken Loach eta Hirokazu Koreeda etorriko dira Donostiara irailaren 20tik 28ra

Neil Jordan, 2002an, Donostian, The Good Thief filma aurkeztu zuenean. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
mikel lizarralde
2019ko irailaren 6a
13:16
Entzun

Donostiako 67. Zinemaldia hasteko bi aste falta diren honetan, Jose Luis Rebordinos zuzendariak eta Ruth Perez de Anucita Komunikazio arduradunak jaialdiaren aurkezpen ofiziala egin dute, gaur goizean, Maria Cristina hotelean, zinemaldiko administrazio kontseilua osatzen duten erakundeen ordezkariek lagunduta, eta jendez beteta zegoen areto batean.

Hantxe jakinarazi dute Neil Jordan zinemagile irlandarra izango dela Sail Ofizialeko epaimahaiburua. Jordanek (Rosses Pont, 1950) 1980ko hamarkadaren hasieran egin zituen prestigioa ekarri zioten lehen filmak. 1982an zuzendu zuen Angel (Danny Boy), eta jarraian iritsi ziren In Company of Wolves (1984) eta Mona Lisa (1986). Mona Lisa-rekin aktorerik onenaren saria lortu zuen Bob Hoskinsek Cannesko zinemaldian. 1992an, The Crying Game zuzendu zuen, eta gidoirik onenaren Oscar saria eskuratu zuen; eta 1996an, Urrezko Lehoia eskuratu zuen Veneziako zinemaldian, Michael Collins filmarekin. Hurrengo urtean, Berlinen saritu zuten The Butcher Boy-ri esker. Beste hainbat film ere egin ditu: Interview with the Vampire (1994), In Dreams (1999), The Good Thief (2002), Byzantium (2012), Greta (2018)...

Jordanekin batera, Pablo Cruz ekoizleak (Mexiko Hiria, 1971), Lisabi Fridell argazki zuzendariak (Suedia, 1985), Barbara Lennie aktoreak (Madril, 1984), Mercedes Moran aktoreak (Argentina, 1955) eta Katriel Schory ekoizleak (Tel Aviv, 1947) osatuko dute Sail Ofizialeko epaimahaia.

Honakoak izango dira gainerako sailetako epaimahaikideak.

Euskal Zinemaren Irizar saria: Pello Gutierrez (epaimahaiburua), Sara Hernandez eta Eider Rodriguez.

Kutxabank-Zuzendari Berriak: Yuji Sadai (epaimahaiburua), Mark Adams, Mariana Enriquez, Isabel Lamberti eta Laura Mora.

Horizontes Saria: Meritxell Colell (epaimahaiburua), Sofia Gala eta Juan Antonio Vigar.

Zabaltegi-Tabakalera: Laida Lertxundi (epaimahaiburua), Silvia Cruz eta Jean-Pierre Rehm.

Nest Film Students: Martin Rejtman (epaimahaiburua).

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa: Vania Catani, Luis Angel Ramirez eta Rodolphe Sanze.

 

Aktore eta zuzendariak

67. Zinemaldiko Donostia saridunez gain —Penelope Cruz, Donald Sutherland eta Costa-Gavras—, beste hainbat aktore eta zinemagile etorriko dira Donostiara zinemaldiak iraun bitartean. Rebordinosek gaur adierazi duenez, besteak beste, honako aktore hauek baieztatu dute zinemaldian izango direla: Javier Bardem (Sanctuary), Laetitia Casta (Le milieu de l’horizon, Zuzendari Berriak), Ricardo Darin (La odisea de los giles, Sail Ofiziala), Anais Demoustier (Alice et le maire, Perlak), Gael Garcia Bernal (Chicuarotes, Horizontes Latinos; Ema, Perlak; eta Wasp Network, (Donostia sariaren emanaldia), Valeria Golino (Adults in the Room, Donostia sariaren emanaldia), Nina Hoss (Das Vorspiel/ The Audition, Sail Ofiziala), Reda Kateb (Hors normes, Perlak), Catherine McCormack (The Song of Names, Sail Ofiziala), Sam Neill (Blackbird, Sail Ofiziala), Tim Roth (The Song of Names, Sail Ofiziala) eta Kristen Stewart (Seberg, Perlak).

Era berean, zuzendari ugari izango da Donostian: Benedict Andrews (Seberg, Perlak), Louise Archambault (Il pleuvait des oiseaux, Sail Ofiziala), Darren Aronofsky (Pacificado filmaren ekoizlea), Olivier Assayas (Wasp Network, Donostia sariaren emanaldia), Kantemir Balagov (Beanpole, Perlak), Bertrand Bonello (Zombie Child, Zabaltegi - Tabakalera), Andres di Tella (Ficción privada, Zabaltegi - Tabakalera), Alan Elliot (Amazing Grace, Perlak), Sarah Gavron (Rocks, Sail Ofiziala), Ciro Guerra (Waiting for the Barbarians, Perlak), Oliver Laxe (O que arde, Perlak), Ken Loach (Sorry We Missed You, Perlak), Hirokazu Koreeda (La verité, Perlak), Ladj Ly (Les Misérables, Perlak), Roger Michell (Blackbird, Sail Ofiziala), Takashi Miike (Hatsukoi / First Love, Zabaltegi - Tabakalera), Olivier Nakache eta Eric Toledano (Hors normes, Perlak), Guillaume Nicloux (Thalasso, Sail Ofiziala), Nicholas Parisier (Alice et le maire, Perlak), Malgorzata Szumowska (The Other Lamb, Sail Ofiziala), Ina Weisse (Das Vorspiel / The Audition, Sail Ofiziala), Alice Winocour (Proxima, Sail Ofiziala) eta Wang Xiaoshuai (Di jiu tian chang / So Long My Son, Perlak).

Rebordinosek adierazi duenez, aurten, orain dela urte batzuk Donostiako Zinemaldiak galdu zuen ohitura bat berreskuratuko du. Film sorpresa bat emango du jaialdiaren azken egunean.

 

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.