ERRESUMA BATUA

Justiziak baztertu egin du parlamentua ixtearen aurkako eskaria

Londresko Auzitegi Nagusiaren arabera, legezkoa da Johnsonek Komunen Ganberaren jarduna hilabete blokeatzeko hartu duen erabakia.

Gina Miller, erdian, azalpenak ematen, gaur.
Gina Miller, erdian, azalpenak ematen, gaur. WILL OLIVER /EFE

Igor Susaeta -

2019ko irailak 6

Lehen instantzian salaketa baztertu ondoren, Londresko Auzitegi Nagusiak Erresuma Batuko Auzitegi Gorenean helegitea jartzeko aukera eman die Erresuma Batuko lehen ministroak joan den astean hartutako erabakiaren kontra salaketa jarri zutenei. Erresuma Batuko instantzia judizial gorenak hilaren 17an aztertuko du kasua. Gina Miller enpresariak aurkeztu zuen demanda —ezaguna egin zen 2017an, orduan lortu baitzuen parlamentuak izatea brexit-aren prozesua hasteari buruzko azken hitza, Auzitegi Nagusian izandako prozesu bati esker—, eta erabakiaren berri eduki eta gero adierazi du "etsita" dagoela.

Diputatuek ahalik eta denbora gutxiena izan dezaten akordiorik gabeko brexit-a eragozteko ahaleginean, Johnsonek erabaki zuen Komunen Ganbera ixtea irailaren 10etik eta urriaren 14ra. Herenegun ere arrazoia eman zion beste auzitegi batek, Eskoziako Auzitegi Zibil Nagusiak. Haren arabera, Johnsonen mugimendu politikoa "legezkoa" da. Dena den, lehen ministroaren erabakiaren aurkako hirugarren auzibide bat argitu gabe dago Ipar Irlandan; giza eskubideen aldeko ekintzaile baten eskaerari erantzunez, Belfasteko Auzitegi Nagusia auziaz ebaztekoa da.

Brexit-ari dagokionez, Johnsonek hauteskundeak aurreratu nahi ditu. Izan ere, herenegun, EB Europako Batasunetik akordiorik lortu gabe ateratzea debekatzen duen lege bat onartu zuen Komunen Ganberak. Lehen ministroa ahaleginduko da berriro parlamentua konbentzitzen, bozak aurreratze aldera. Diputatu laboristek ezetz esan zioten herenegun, eta astelehenean beste saiakera bat egitekoa da. Alderdi Laborista, ordea, ezezkoan dago. Dibortzioa urriaren 31n gauzatzekoa da.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Adineko batzuk paseoan, Bizkaiko zahar etxe batean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Beste 499 kasu Hegoaldean: arduraz jokatzeko eskatu dute agintariek

Olatz Esteban Ezkati

Jaurlaritzako agintariek eta hiriburuetako alkateek iragarri dute neurri zorrotzagoak hartzeko prest daudela. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ospitaleetan ostegunean baino 30 gaixo gehiago daude

Santos Indurain kontseilaria prentaurreko batean, artxiboko irudian. ©Jesus Diges/EFE

59 kasu atzeman dituzte Nafarroan

Berria

Pertsona bat hil da azken orduetan Tuterako osasun eremuan.

Nafarroako osasun langileak PCR probak egiteko prest, artxiboko irudi batean. ©Jagoba Manterola/FOKU

Oldarraldi bat atzeman dute Murillo el Fruto eta Zarrakaztelu inguruan

Berria

25 bat positibo detektatu dituzte; gehienak sasoikako langileen artean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna