Amezketa, Gipuzkoa, 1977

Iker Galartza

2019ko irailaren 6a
15:47
Entzun

Pailazoa, antzezlea eta gidoilaria; baina, lehenik, pailazoa. 16-17 urterekin jantzi zituen ileorde berdea eta sudur gorria, ikasturte amaierako jaialdi batean. Orduan jaio zen Poxpolo, eta herriz herri ibili da urtetan; Mokolorekin lehenik, eta konpainiarekin gero. Euskal filologia ikastera joan zen Gasteiza, ez irakasle izateko bokazioa zuelako, ezpada idaztea eta irakurtzea gustatzen zitzaizkiolako. Eta gidoilari modura egin zituen lehenengo urratsak telebistan, Goenkale-n. Laster egin zuen jauzi kameraren aurrera, Tomax postariaren rolean. Ordutik, hainbatetan aritu da telebistan, euskaraz zein gaztelaniaz: umorezko saioetan, telesailetan eta haurrentzako programetan. Antzerki obra ugari ere egin ditu. Iaz, Gure Zirkua martxan jarri, eta txikitako ametsa bete zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.