Zentsura

Facebookek zentsuratu egin du torturari buruzko BERRIAren 'post' bat

2017an argitaratutako sarrera bat zentsuratu du sare sozialak, argazkian emakume bat biluzik agertzen delako.

Zentsuratutako 'post'-a.
Zentsuratutako 'post'-a. BERRIA

Berria -

2019ko irailak 10

2017ko otsailaren 13an Torturaren Kontrako Egunez argitaratutako artikulua zabaltzeko Facebooken idatzitako mezua kendu egin du sare sozialak, eta halaxe jakinarazi dio BERRIAri.

Zentsuratutako irudia ohikoa da torturari buruzko artikuluak ilustratzeko. Ez da egoera erreala, antzeztutakoa baizik. Tortura une bat irudikatzen du: emakume bat, burua poltsa batekin estalita, eskuak atzean lotuta eta makurtuta. Biluzik dago, eta titiburua ikusten zaio. Alua ez zaio ikusten, eta ezta ipurdia ere.

Sare sozialak azaldu du mezuak ez dituela betetzen Facebooken arauak, eta, beraz, kendu egin duela; Facebook "toki segurua eta abegikorra" izateko arauak dituztela, eta irudi horrek ez duela hori betetzen.

Erabakia berrikusteko eskatu dio BERRIAk sare sozialari, baina hark aurrez jakinarazitako erabakia berretsi du. Zehazki, jendea biluzik ageri den irudiei eta jarduera sexualari buruzko arautegia urratzen duela zehaztu du. Araudi horretan, debekatuta daude jendea biluzik ageri den irudiak.

Facebookek irudi gehiago ere zentsuratu izan ditu bularrak ageri direlako. Adibidez, Eugene Delacroixen La Liberté guidant le peuple obra zentsuratu zuen, koadroan emakume baten bularra agertzen delako. Lan ezaguna da, urteetan egon da 100 frankoko billeteetan, eta Parisko Louvre museoan dago. Kasu honetan, akatsa zuzendu egin zuen Mark Zuckerbergen konpainiak.

Kristo aurreko 25.000. eta 28.000. urteen artean datatzen den Willendorfeko Venusa eskultura ere zentsuratu zuen 2017an, eta, kasu hartan ere, atzera egin zuen gero.

Kasu gehienetan, ordea, ez du atzera egin sare sozialak, eta ezkutatu egin ditu titiburuak eta aluak ageri diren irudiak. Gainera, iaz berritu zuen arautegia, eta berretsi egin zuen debekua.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna