Euskal jaiak

9.000 euro ordaindu dituzte Ordizian gazta irabazlearengatik

Lekarozko Kortaria gaztandegiak irabazi du lehenengo saria Ordizian (Gipuzkoa), bigarrenez jarraian. Donostiako Betijai Berria jatetxeak erosi du gazta irabazlearen erdia, enkantean.

Julen Arburua gaztagile irabazlea, sariarekin.
2019ko irailaren 11
06:58
Entzun

Lekarozko Kortaria gaztandegiak eskuratu du Ordiziako gazta lehiaketako sari nagusia, bigarrenez jarraian. Julen Arburua artzainaren gazta izendatu du epaimahaiak lehiaketako gaztarik onena. Ohiko enkantean, 9.000 euro ordaindu dituzte gazta irabazlearen erdiarengatik. Donostiako Betijai Berria jatetxeak eskuratu du.

Bigarren saria Ordiziako Joseba Insaustirentzat izan da, eta hirugarrena, Ander Barandiaran idiazabaldarrarentzat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.