Noiz sortua: 2019-09-12 07:11:10

HILBERRIA

Jon Barberena bertsolaria hil da, 'Nafarroako Hitza'-ko kolaboratzailea

Elizondokoa zen, eta 40 urte zituen. Nafarroako Bertsolari Txapelketan txapeldunorde geratu zen 2007an eta 2008an. Txapelketa utzi arren, bertso munduan zebilen.

Jon Barberena, 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketan./
Jon Barberena, 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketan./ Jagoba Manterola/Foku.

Garikoitz Goikoetxea -

2019ko irailak 12

Goizaldean hil da Jon Barberena Ibarra (Elizondo, Nafarroa, 1979), ondoeza izanda. Bertso munduan urteetan ibili da. Txapelketak albo batera utzi zituen orain urte batzuk, baina arlo horretan zebilen, Baztango bertso eskolako kide eta irakasle. Nafarroako Bertsolari Txapelketan, 2007an eta 2008an txapeldunorde geratu zen; aurretik, 2004an eta 2003an, Mariano Izeta eta Xalto sariak irabazi zituen.

Ogibidez euskara irakaslea zen Barberena. Heziketa Fisikoko diplomatua zen, eta Gizarte eta Kultur Antropologiako lizentziaduna. Bertsolaritzaren esparruan ez ezik, literaturaren arloan ere bazebilen, poesian bereziki. Iaz, adibidez, Lauaxeta olerki saria irabazi zuen Neguko gaba lanarekin. Aurretik, 2016an, Iruñea Hiria poesia saria jaso zuen Izoztu zitzaigun negu hura lanagatik. Iruñeko Udalak antolatutako Egile Berrientzako Kultur Lehiaketan ere saritu zuten 2011n, 2013an eta 2015ean.

BERRIA Taldearekin harreman estua zuen Barberenak: kolaboratzaile zebilen Nafarroako Hitza-n. Joan den ostiralean argitaratu zuen azken artikulua.

Albiste gehiago

Apirilaren 1ean eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 9.358 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 501 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 2.134 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Urkullu lehendakaria. ©Irekia

Lehen kasutik "ahalegin handia" egin zutela esan du Urkulluk

Berria

Urtarrilaren 22tik otsailaren 28ra –lehen kasua agertu zen eguna– "ahalegin handia" egin zutela esan du Urkulluk, "prestatzeko eta koordinatzeko". Bataz bestean %9tik gora handitu da langabezia Hego Euskal Herrian. Nafarroako datua nabarmentzeka da: %9,96 handitu da herrialdean, eta, ondorioz, 3.600 langabe gehiago daude.

Langilerik gabeko obra bat, asteartean, Elgoibarren. ©Jagoba Manterola / Foku

Martxoan, 14.364 langabe gehiago Hegoaldean

Iker Aranburu

Aldi baterako kontratua zutenak izan dira krisiaren lehen kaltetuak.

Balkoietan bandera edo oihal moreak jartzera deitu dute, andreek jakin dezaten nori eskatu laguntza. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Etxea abaro ez denean

Maite Asensio Lozano

Etxean tratu txarrak jasaten dituzten andreak erasotzaileekin itxita geratu izanak kezka eragin du eragileetan eta instituzioetan. Arrisku egoerak areagotu daitezkeela eta, bizilagunak adi egotera deitu dituzte eragileek

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna