Zinema

'El hoyo' filmak emango dio hasiera Fantasiazko eta Beldurrezko Donostiako Zinema Asteari

Galder Gaztelu-Urrutiak zuzendutako lehen film luzea da. Jaialdia urriaren 26tik azaroaren 1era egingo da.

'El hoyo' filmaren irudi bat. BERRIA
Berria
2019ko irailaren 12a
11:42
Entzun

Urriaren 26an inauguratuko da, larunbatez, Donostiako Beldurrezko 30. Astea, Antzoki Zaharrean, El hoyo (2019) euskal filmaren proiekzioarekin. Basque Films etxeak ekoiztua eta Galder Gaztelu-Urrutiak zuzendua da filma.

Gaztelu-Urrutiak (Bilbo, 1974) zuzendu duen lehenengo film luzea da El hoyo913 (2004) eta La casa del lago (2014) film laburren egilea da—. David Desolak eta Pedro Riverok idatzi dute gidoia, aurrenekoaren ideia batean oinarrituta, eta Ivan Massague, Antonia San Juan, Zorion Egileor, Emilio Buale eta Alexandra Masangkay dira protagonistak.

Bestalde, Hideo Nakata zuzendari japoniarrak lehen aldiz bisitatuko du Donostia. Sadako aurkeztera dator, The Ring saga eguneratzen duen bere pelikula berria. Beldurrezko generoko zuzendari japoniar gailenetako bat da Nakata 1998an The Ring fundazionala zuzendu zuenetik, eta, beste hainbat filmen artean, berak zuzenduak dira Dark Water (2002), Kaidan (2007), The Complex (2013) eta Ghost Theater (2015).

Sail Ofizialean erakutsiko dituzten film batzuk aurreratu ditu Beldurrezko Asteak:

Amigo (2019). Oscar Martin. Espainia

Bliss (2019). Joe Begos. AEB

 

Bullets of Justice (2019). Valeri Milev. Kazakhstan-Bulgaria

 

Darlin’ (2019). Pollyanna McIntosh. AEB

It Comes / Kuru (2019). Tetsuya Nakashima. Japonia

Little Monsters (2019). Abe Forsythe. Australia

The Pool (2018). Ping Lumphapleng. Thailandia

Rabid (2019). Jen Soska, Sylvia Soska. Kanada

The Room (2019). Christian Volckman. Frantzia-Belgika-Luxenburgo

Sadako (2019). Hideo Nakata. Japonia

Vivarium (2019). Lorcan Finnegan. Belgika-Irlanda-Danimarka

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.