KPI-a

Inflazioak jaisten jarraitzen du

Abuztuan, prezioak duela urtebete baino %0,7 garestiagoak ziren Hego Euskal Herrian.

Zapata denda bat, artxiboko argazki batean. JON URBE, FOKU
Iker Aranburu.
2019ko irailaren 13a
21:50
Entzun

Bi hilabetez %0,8an izan ondoren, abuztuan berriro ere beheranzko bidea hartu du kontsumo prezioen indizeak, eta %0,7ra jaitsi da.

INEren arabera, abuztuan %0,1 jaitsi dira prezioak, oinetakoen eta jantzien merkatzearen ondorioz: %2,6 merkeago daude Nafarroan, eta %0,8 merkeago Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Halaber merkatu dira etxebizitza, ura, argindarra eta gasa (-%1). Atal hori da, hain zuzen ere, azken urtean merkatu den bakarra (-%3,4 EAEn, -%2,9 Nafarroan), funtsean argindarra pixka bat merkatu delako. 

Horrek bezainbesteko garrantzia izan du gasolinaren eta gasolioaren prezioa apur bat jaitsi izanak abuztuan, eta horri esker garraioak %0,2 merkeagoak izateak.

Hego Euskal Herrian ez ezik, eurogune osoan ere inflazioa txikitzen ari da. Abuztuko behin-behineko datua %1 da, eta besteak beste horregatik hartu zituen atzo Europako Banku Zentralak ekonomia indartzeko zenbait neurri. Banku zentralaren arabera, %2tik gertu baina azpitik dagoen inflazioa da egokiena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.