Kirola

Azaroaren 10ean izango da Behobia-Donostia, hauteskundeak baleude ere

Lasterketaren antolatzaileek jakinarazi dute hauteslekuetarako sarrerak ez dituztela oztopatuko egun horretan Espainiako Gorteetako Hauteskundeak egingo balira ere.

Korrikalariak, iaz, Behobia-Donostian. JUAN CARLOS RUIZ, FOKU
2019ko irailaren 13a
21:05
Entzun

Azaroaren 10a. Eguna jarrita zuen Behobia-Donostia maratoi erdia antolatzen duen Fortuna kirol taldeak. Baliteke, ordea, egun horretan Espainiako Gorteetarako hauteskundeak egitea, eta zalantza zegoen, bozak izan arren lasterketak iragarritako datari eutsiko zion edo ez. Gaur jakinarazari dute baietz.

Fortunak jakinarazi du legeak ez duela debekatzen hauteskundeen egunean lasterketa egitea. Oraindik orain ez dago argi Espainiako Gobernua osatzeko gai izango diren, edo berriz ere bozetara deituko duten. Antolatzaileek jakinarazi dute hauteskunde horiek egingo balira ez lituzketela oztopatuko. Lasterketa pasatzen den tokietako udalekin harremanetan daude dagoeneko, aztertzeko ea neurriak hartu behar diren edo ez lasterketak hautetsontzietan eraginik ez izateko.

55. aldia izango du aurten Behobia-Donostiak. Iaz, 30.000 lagun inguruk hartu zuten parte, eta Jaume Leivak eta Aroa Merinok irabazi zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.