Nobel Sariak

Bakearen Nobel Saria Muhammad Yunus eta Grameen Bankuari emango diete aurten

"Txiroen banku gizona" deitzen diote Muhammad Yunusi (Tennessee, 1940). Bera da Grameen Bank "txiroen bankuko" aitzindaria. Hiritarrei mikrokredituak ematen dizkie, bazterkeriari izkin egin eta bizimodu duina atera ahal izateko. Bakearen Nobel Saria eman diote aurten horregatik.

Berria -

2006ko urriak 13
"Ekonomia eta gizarte garapena behetik bultzateagatik" saritu ditu besteak beste Norvegiako Akademiak. Yunusek adierazi duenez, saria "oso albiste garrantzitsua da nazio osoarentzat". Bangladeshen aski ezaguna sa Grameen Bank izenekoa. 1974an sortu zuen bankua Bangladesh gosete sakon batean murgilduta zegoenean. "Unibertsitatean ikasitako alde batera utzi eta soilik gizakia izaten saiatu behar nuela erabaki nuen eta gainerako gizakientzako baliagarria izateko modu bat bilatu behar nuela", adierazi zuen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna