11/13 sumarioa

Horrela egin du BERRIAk Bilboko manifestazioaren zuzeneko kontakizuna

Astelehenean hasiko da 47 auzipetuen kontrako epaiketa. Fiskaltzak 601 urteko espetxe zigorra eskatzen du haientzat. Auzipetuek adierazi dute bakearen eta elkarbizitzaren aldeko apustua eramango dutela Espainiako Auzitegi Nazionalera. Ezinbestekotzat jo dute euskal presoaren auziarentzako "soluzio agenda bat" adostea.

11/13 makroepaiketan auzipetuetako batzuk, hamarnaka milaka herritarren babesean, gaur, Bilbon.
11/13 makroepaiketan auzipetuetako batzuk, hamarnaka milaka herritarren babesean, gaur, Bilbon. Aritz Loiola/Foku

Gorka Berasategi Otamendi -

2019ko irailak 14

* Auzipetuei Etxerat-en, Jaiki Hadi-n, Herrira-n eta presoen abokatu edo bitartekari lanetan aritzea egozten diete. BERRIAk webgune berezi batean bildu du auzipetu bakoitzaren egoerari buruzko informazioa.

* 'Giza eskubideak. Askatasuna. Etorkizuna' lelopean hasi da manifestazioa Bilboko Casillatik, 17:30ean. Pankartaren buruan kultura, politika, hezkuntza eta beste hainbat gizarte arlotako pertsona ezagunak izango dira. Horien artean, Ana Mezo, Xochitl Karasatorre, Jon Maia, Amaia Zufia, Felix Cañada, Beatrice Molle, Amaia Goirigolzarri, Mario Zubiaga, Aitor Merino, Oihana Mujika, Arantza Garbayo eta Garbiñe Ubeda.

* Arantxa Zulueta abokatua eta auzipetua, 'Bizkaiko Hitza'-ri eskainitako elkarrizketan: "Euskal preso politikoak helburu dituen operazioa da, haiekiko kalean dagoen elkartasuna eta babesa mozteko asmoa duen operazio juridiko-poliziala".

Zuzeneko kontakizuna

19:08
2019-09-14

Mezok eta Zufiak irakurriko dute mezua

Ekitaldi amaierarako Jon Maiak idatzi duen manifestua irakurriko dute Ana Mezok eta Amaia Zufiak.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

19:06
2019-09-14

Herri eta etorkizun hobea

Euskal Herritar guztientzat herri eta etorkizun hobe bat eraikitzeko nahia adierazi dute auzipetuek.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:32
2019-09-14

CCOO sindikatuak ere elkartasuna eta babesa adierazi die 47 auzipetuei. "Erantzun solidarioa Bilboko kaleetan makroprozesu judizial bidegabearen aurka", adierazi du Garbiñe Espejo Jairo CCOOko Ekintza Sindikal eta Enpleguko idazkariak.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:11
2019-09-14

Auzipetuek hunkituta eskertu dute Bilbon jasotzen ari diren babesa.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:56
2019-09-14

Iñigo Cabacasen gurasoek eta Altsasuko gazteen gurasoek ere elkartasuna adierazi diete auzipetuei.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:47
2019-09-14

Txaloartean abiatu da manifestazioaren burua

Abiatu da manifestazioaren burua, bide bazterrean direnen txalo artean. 'Giza eskubideak. Askatasuna. Etorkizuna' leloa duen pankartari eusten, hainbat gizarte arlotako pertsona ezagunak: Ana Mezo, Amaia Arenal, Maddi Isasi, Xochitl Karasatorre, Jon Maia, Jesus Perez de Viñaspre, Ion Telleria, Amaia Zufia, Felix Cañada, Beatrice Molle, Amaia Goirigolzarri, Miren Arana, Mario Zubiaga, Aitor Merino, Oihana Mujika, Arantza Garbayo, Jose Miguel Arrugaeta eta Garbiñe Ubeda.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:38
2019-09-14

Ibon MeΓ±ika: "Herri honek aurrera begiratu nahi du eta gu horren parte sentitzen gara"

Ibon Meñika auzipetuen bozeramaileak mobilizazioarekin bat egin duten herritarren erantzuna eskertu du manifestazioa hasi aurretik. "Pozik" agertu da, gizartearen "zati zabal batek" babestu dituelako. Adierazi du "ozen" salatuko dutela epaiketaren "injustizia", eta auzia "lekuz eta denboraz kanpo" dagoela ziurtatu du.

Meñikak nabarmendu du auzipetuek "etorkizunaren aldeko apustua" egiten dutela eta apustu hori eramango dutela astelehenean Madrilera. Haren esanetan, euskal gizartea "iraganari katramilatu" nahi duen edozein "injustizia eta sufrimenduren kontra" dago.

Auzipetuen izenean, gogorarazi du euskal presoei oraindik salbuespen politika ezartzen zaiela, eta neurri horiekin amaitzeko exijitu du. "Euskal preso politikoen eta erbesteratuen etxeratzea" posible egingo duen agenda baten beharraz ohartarazi du. "Herriak aurrera begiratu nahi du eta gu horren parte sentitzen gara".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:23
2019-09-14

Lakuntza (ELA): "Astakeria judizial baten aurrean gaude"

Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiaren iritziz, epaiketak "mendekua eta jazarpena" ditu helburu.

17:15
2019-09-14

Elkartasuna Madrildik

Madrildik ere elkartasun keinuak jaso dituzte 47 auzipetuek. Madrid con los 47 [Madril 47ekin] plataformak babes mezua bidali die. "Gure solidaritate, maitasun eta babes osoa", adierazi dute.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:12
2019-09-14

Aldezabal (Sare): "Ez dugu ulertzen zertara datorren epaiketa hau"

Arantza Aldezabal Sareko bozeramaileak adierazi du epaiketak ez duela oinarririk.

17:10
2019-09-14

11/13 makroepaiketari buruzko webgune berezia

11/13 sumarioko epaiketan, 47 lagun daude auzipetuta. Etxerat-en, Jaiki Hadi-n, Herrira-n eta presoen abokatu edo bitartekari lanetan aritzea egozten diete. Fiskaltzak 601 urteko espetxe zigorra eskatzen du haientzat. BERRIAk auzipetu bakoitzaren egoerari buruzko informazioa bildu du makroepaiketari buruzko webgune berezian.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:06
2019-09-14

Gure Eskuk Espainiako Estatuaren "atzerakada demokratiakoa" salatu du

Gure Eskuk ere bat egin du makroepaiketaren kontrako manifestazioarekin. Espainiako Estatuaren "atzerakada demokratikoa" salatu du.

16:57
2019-09-14

Arroyo (LAB): "Giza eskubideen aldeko ekintzaileen jazartzen zaien estatua ez da estatu demokratikoa"

Igor Arroyo LAB sindikatuko kidearen esanetan, auziak agerian uzten du Espainiako Estatua ez dela estatu demokratikoa.

16:56
2019-09-14

Errazkin: "Sufrimendu guztiak bukatu behar dira

Urtzi Errazkin Etxerat-eko bozeramaileak esker ona adierazi die auzipetuei euskal presoen eskubideen alde jarduteagatik. "Sufrimendu guztiak" amaitzeko urratsak ematera deitu du.

16:51
2019-09-14

Iriarte: "Kartzelak usteko garaia da, ez betetzekoa"

Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkideak adierazi du 47 auzipetuen kontrako epaiketa ez datorrela bat Euskal Herriak bizi duen aldi politikoarekin

16:49
2019-09-14

17:30ean abiatuko da manifestazioa

Jendea biltzen hasia da Bilboko Casillan, 11713 sumarioko auzian epaituko dituzten 47 lagunei babesa emateko. Auzipetuek manifestaziora joateko azken deialdia egin zuten atzo. Beñat Zarrabeitiak eta Ibon Meñikak adierazi zuten bakearen eta elkarrizketaren aldeko apustua eramango dutela Espainiako Auzitegi Nazionalera. Euskal presoen auziari konponbidea emateko "soluzio agenda bat" adostea ezinbesteko jo dute.

Infomazio gehiago

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi


Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna