Eibar 1-2 Espanyol

Eibarrek galdu egin du, defentsa akatsen erruz

Talde armagina aurretik jarri da 58. minutuan, Ramisen gol bati esker. Atzelariak min hartuta utzi behar izan du zelaia, eta aldaketa egin ondorengo lau minutuetan, bi gol egin ditu Espanyolek etxekoen defentsaren hutsak baliatuta.

Fabian Orellana Eibarko jokalaria, Espanyoleko bi jokalarik inguratuta, Ipuruan. JUAN HERRERO, EFE
2019ko irailaren 15a
08:03
Entzun

Eibarrek partidarik irabazi ezinda jarraitzen du. Galdu egin du Epanyolen aurka (1-2), Ipurua berrituak hartu duen lehen neurketan. Puntu bakarra du eta azken-aurreko tokian da sailkapenean.

Etxeko taldea nagusi izan da lehen zatian. Hegaletatik gerturatu da Espanyolen atera, eta erdiraketen bidez sortu ditu gol aukerak. Horrez gain, Eibarrek presio handia egin dio talde kataluniarraren baloi irteerari, eta ez dio utzi jokoa ehuntzen.

Bigarren zatiaren hasieran, hobe aritu da Espanyol. Estu hartu du Eibar, baina armaginak gehien sufritzen ari zirenean, gola egin dute etxekoek. Ramisek egin du 1-0ekoa. Orellanak ezker hegaletik jaurti du falta, eta Eibarko atzelariak lehen zutoinean errematatu du buruz. Partidako 58. minutua zen.

Ramisek zelaia utzi behar izan du 75. minutuan, min hartuta. Sergio Alvarez sartu da bere ordez. Aldaketa egin eta berehala, Espanyolek partida berdindu du, Eibarren defentsaren hutsa baliatuta. Ferreyra bakarrik sartu da Eibarren arearen erdira, eta ez du huts egin Dimitrovicen aurrean.

Kolpe latzagoa jaso dute armaginek lau minutu eskasera. Bigarren gola egin du Espanyolek. Alvarez atzelariak huts egin du pasean, eta Espanyolek ez du aukera alferrik galdu. Pedrosa jaurtiketa egiten saiatu da, aldaratzea Eibarren ate ingurura joan da eta Granerok sareetara bidali du.

Kolpearen ostean, Eibarrek ez du lortu partida berdintzea, eta garaipenik eskuratu gabe jarraitzen du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.