Bibolko Portua

Bilboko Portuko erdiko kaiaren lehen fasea, amaitzear

2020. urterako aurreikusten zuten lanak amaitzea, baina hiru hilabete aurreratu dira —datorren urtean hirigintza lanak egingo dituzte—. Bilboko Portuak 360.000 metro koadro irabaziko ditu kaiaren lehen fasearekin, eta 600.000 lanak erabat amaitzen direnean.

Bilboko Portuko erdiko kaia egiteko lanak, 2018. urte hasieran. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Lander Muñagorri Garmendia.
2019ko irailaren 16a
09:56
Entzun

Bilboko Portuaren edukiera handitu eta trafiko gehiago erakartzeko, erdiko kaiaren lanak egiten ari dira 2016ko azaroaz geroztik. Bada, gaur goizean aurreratu dutenez, lehen faseko lanak datozen hilabeteetan amaituko dira, aurreikusitakoa baino hiru hilabete lehenago. Erdiko kaiaren lanaren lehen zatiarekin batera, Punta Luceroko meategi zaharrak egonkortzen ari dira lanen lehen fase honetan, eta portu agintaritzak denetara 74 milioi euro inbertitu ditu lan horiek egiteko.

Portuaren erdialdean egingo duten kaia erabat amaitzen denean, itsasoari 600.000 metro koadro irabaziko zaizkio. Dena den, lanen lehen fasea amaituta, portuak 360.000 metro koadro gehiago izango ditu erabiltzeko moduan. Itsasontzi berriak hartu ahal izateko, hirigintza lanak egitea besterik ez litzateke faltako. 2020rako aurreikusten dute. Proiektu osoa 2023. urterako amaitzea espero da, eta, era horretan, amaituta legoke 1992an aurreikusitako portuaren proiektua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.