FUTBOLA

Athleticek lehen garaipena lortu du, eta Realak galdu gabe jarraitzen du

Zuri-gorriek 3-0 irabazi diete Madrili, eta txuri-urdinek hutsean berdindu dute Levanterekin. Hiru eta bi puntu dituzte sailkapenean, hurrenez hurren.

2019ko irailaren 17a
11:36
Entzun

Ona izan da Espainiako Lehen Mailako bigarren jardunaldia bertan ari diren bi euskal taldeentzat. Athleticek denboraldiko lehen garaipena lortu zuen, Lezaman, Madrilen aurka. Erika Vazquez izan zen partidako jokalaririk onena, aurrelariak bi gol sartu baitzituen, Athleticek sartutako aurreneko biak, hain zuzen. Marta Unzuek egin zuen bestea.

Realak ez zuen irabazi, baina oso emaitza lortu zuen, hutsean berdindu baitzuen Zubietan Levanterekin, ligako talderik indartsuenetako batekin. Txuri-urdinek oso partida serioa egin zuten, batez ere defentsan, erasoko jokalari oso onak izan arren, Levante ez zelako gai izan Realaren atea zulatzeko. Etxeko taldeak izan zuen aukeraren bat gola sartzeko, baina ez zuen asmatu.

Sailkapenean, zortzigarren postuan da Athletic, hiru punturekin. Reala, berriz, 11. postuan da, bi punturekin. Bi taldeek datorren igandean jokatuko dituzte hirugarren jardunaldiko neurketak: zuri-gorriek Valentziari egingo diote bisita (11:30), eta txuri-urdinek Betis hartuko dute (16:00).

Sailkapena

1. At. Madril 6 puntu

2. Deportivo 6 puntu

3. Bartzelona 4 puntu

4. Logroño 4 puntu

5. Valentzia 4 puntu

6. Levante 4 puntu

7. Sevilla 3 puntu

8. Athletic 3 puntu

9. Madril 3 puntu

10. Tacon 3 puntu

11. Reala 2 puntu

12. Rayo 1 puntu

13. Granadilla 1 puntu

14. Betis 0 puntu

15. S. Huelva 0 puntu

16. Espanyol 0 puntu

 ZUZENKETA: Gaurko papereko egunkarian oker bat dago, ez baitira kontuan hartu azken jardunaldian lortutako puntuak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.